Azaroa urrian baino 494 enpresa gutxiagorekin itxi da Euskadin, eta autonomoen kopurua hazi egin da

número empresas Euskadi

2020-12-11

Confebasken azken buletinean zehazten denez (ikusi hemen), azaroa ez da hilabete ona izan enpresa kopuruari dagokionez, hobea izan den arren autonomoei dagokienez.

Euskadin Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari dagokionez, azaroa urrian baino ia 500 enpresa gutxiagorekin itxi da (-494), guztira 57.460 enpresa egonik. Otsailarekin alderatuta (jarduera itxi baino lehen), Euskadin 1.433 enpresa gutxiago zenbatzen dira, guztizkoaren %2,4, nahiz eta apirileko minimoaz geroztik galdutako enpresen %32 berreskuratu diren.

Sektoreka, 2020ko azaroa 2019ko azaroarekin alderatuz, enpresa kopurua nabarmen jaitsi da Zerbitzuetan, -%3,5 (-1.612 enpresa), eta ondoren daude Industria, -%1,6rekin (-109), eta Eraikuntza, azken urtean enpresa kopuruan izandako urte arteko jaitsiera -%0,7 izanik (-34 enpresa).

Estatuarekin alderatuta, berriz, azaroan enpresen urte arteko jaitsiera Euskadin (-%3) ez zen estatuan (-%3,4) bezain bizia izan. Eta pandemia aurreko egoerarekin alderatuta (2020ko otsaila), enpresa kopurua biziago murriztu da estatuan (-%2,8) Euskadin baino (-%2,4).

Halaber, Euskadiko autonomoei dagokienez, azaroan 235 lagunekin hazi zen kopurua, hau da, azaro batean egondako igoerarik handiena izan da 2017tik, guztira autonomoen kopurua otsailean baino 810 gutxiago izanik, 169.434 pertsona izateraino.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoan dauden konpainiei erreparatuta, urteko lehen bederatzi hilabetean (urtarrila-iraila), aurreko urteko epe berdinean baino %17,4 gutxiago ziren, nahiz eta hirugarren hiruhilekoko azken datuak erakusten duen Euskadin konkurtsoan sartutako firmak %24,1 gehiagotu direla 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.