Confebask, Euskadiko 2030 Ingurumen Esparru Programaren aurkezpenean, zeinak “euskal gizartearen eta enpresaren egunerokotasunari eragingo baitio”

  • Euskadik hamarkadaren amaierara arte izango dituen ingurumen politiken iparrorratza da. (Ikusi hemen)
Ihobe

Confebaskeko Amaia López Iriondo, ezkerretik hirugarrena

2023-04-01

Confebaskek Eusko Jaurlaritzak landutako Euskadiko 2030 Ingurumen Esparru Programaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Euskadik hamarkadaren amaierara arte izango dituen ingurumen politiken iparrorratza da, eta lurralde jasangarriago bateranzko norabidea markatuko du 2030. urterako. Bere aplikazioa transbertsala da, euskal lurraldearen eta bertako enpresen jarduera sozioekonomikoko arlo ugaritara iritsiz. (Ikusi hemen)

Confebaskeko arloko arduraduna, Amaia Lopez Iriondo, aurkezpenean izan da. Eta, testuinguru horretan adierazi duenez, “Ingurumen Esparru Programa berri hau ohiko plan bat. Definitzen diren proiektu eraldatzaileei esker, jasangarritasunaren esparru kontzeptuala ekimen ukigarri eta zehatzetara eraman ahal izango da, eta horiek, zalantzarik gabe euskal gizartearen eta enpresen egunerokotasunean eragina izango dute. Hori dela eta, funtsezkoa da Confebasketik eta enpresa mundutik eman dezakegun lankidetza horren garapenerako”.

Bere balio nagusia hausnarketa eta definizio estrategiko publiko-pribatu baterako ariketa handi bat izatea, plangintza sektorialek elikatu behar dituzten gidalerro handiak ezartzeko. Hori eraginkortasunez ezartzeko, bultza egiteko palanka batzuk daude, kontuan hartuta aurreko IEPetan lortutako ikaskuntzak, Europako planifikazio estrategikoa eta jasangarritasunari lotutako egungo egoeraren eta joeren elementu nagusiak.

IKUSI PROGRAMA HEMEN