Euskadiko enpresa kopurua egonkor mantendu da urteko lehen bi hilabeteetan

  • Confebasken balorazioa otsailari buruzko datuekin
Confebask

2024-03-14

Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak ia ez du aldaketarik izan urte hasi zenetik. Otsailean, kopurua hori 57.599 zen. Urtarrilean baino 154 gehiago dira, baina, hala ere, duela urtebete baino pixka bat gutxiago: 2023ko otsailarekin alderatuta, 35 enpresa gutxiago daude (-%0,1).

Sektoreka, Industriak enpresak galtzen jarraitzen du. Kopurua gaur egun duela urtebete baino txikiagoa da, ia 90 gutxiago (89). Eraikuntza eta zerbitzuetakoak, berriz, igo egin dira. Pandemiaren aurretik zeudenekin alderatuta alderatuta (2020ko otsaila), Industrian gertatu dira jaitsierarik handienak (-%5 eta 332 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%2,1 eta 957 enpresa gutxiago). Eraikuntzan, berriz, 93 enpresa gehiago erregistratu dira 2020ko otsailean baino (+%1,8).

Estatuan, azken urtean, Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopurua +%0,5 igo da, eta Euskadin, lehen esan bezala, pixka bat jaitsi da (-%0,1).

Autonomoen kopuruari dagokionez, otsailean 221 pertsona gehiago ziren Euskadin, 2018ko otsailetik otsaileko kopururik altuena, eta autonomoen guztizkoa 166.394 izan zen. Hala eta guztiz ere, data horietan oraindik iaz baino autonomo gutxiago daude, zehazki, -%0,9. Aldea are handiagoa da 2020ko otsailarekin alderatuta. Harrezkero, 3.850 autonomo gutxiago daude Euskadin, hau da, ehunekoetan -%2,3ko murrizketa izan da.

Azkenik, konkurtsoan sartutako enpresen kopuruari dagokionez, 2023an -%11,5 jaitsi zen Euskadin, eta zifra hori estatukoa baino hobea da, hor -%4,4 murriztu baitzen. Sektoreka, Industria izan da aurreko ekitaldiarekin alderatuta kopurua handitu zuen bakarra. Zehazki, 52 izan ziren, +%1,9.