Ongi etorria

Cabecera PRESTAKUNTZA

 

 

Pertsonek enpresen lehiakortasunean duten garrantziaz eta prestakuntzaz eta etengabeko aldaketara egokitzeko duten beharra jabetuta, CONFEBASKek Prestakuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, duela 30 urte baino gehiagotik. Filosofia horrekin bat etorriz, “zubi-lana” egiten du, enpresa-sarearen beharrak prestakuntza eta hezkuntza-sistemara eramanez eta bere Prestakuntza Sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresetako prestakuntza praktikoko programa aitzindariak abian jartzea gidatuz.

 

CONFEBASKek prestakuntzaren arloan duen helburua estuki lotutako bi jarduera-ildotan kokatzen da:

 

  • Euskal enpresek erabil ditzaketen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak dituzten pertsonen kopurua handitzea.
  • Euskal enpresek enplegatutako edo enplegatu daitezkeen pertsonek dituzten gaitasunen gehikuntza kualitatiboa.

 

Horrela, prestakuntzak ematen duen balio erantsia handitu nahi da, gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko palanka gisa.

 

 

Hemen...

 

 

Lanbide Heziketa, Unibertsitate, Heziketa Duala, nazioarteko mugikortasun Beka, Enplegurako Prestakuntza eta prestakuntzarekin lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu.