Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko 45 gazteren irteera
03-02-2023
Confebaskeko Prestakuntza Sailak 45 gazte elkartu ditu gaur goizean Bilbon, Euskadiko LHko 24 ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk, SEPIEren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak finantzatzen dute, eta Confebaskek kudeatzen du orain dela 27 urtetik.
Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlandan, Italian, Portugalen, Frantzian, eta Maltan daude, eta 13 asteko prestakuntza praktikoa egingo dute martxotik ekainera.