Confebaskek Turkiako 7.000 konpainia esportatzaile biltzen dituen enpresa ordezkaritza bat hartu du
03-06-2024
Confebaskek Turkiako enpresa ordezkaritza garrantzitsu bat hartu du gaur arratsaldean, zehazki, sektore elektriko eta elektronikoaren ordezkari nagusietako bat. TET (Turkish Electro Tecnology) bi sektore horietako Turkiako enpresa esportatzaileen elkartea da, eta herrialde horretako 7.000 konpainiarekin lan egiten du bolumen komertziala hobetzeko eta Europako herrialde eta eskualdeen arteko aukera trukea handitzeko. 1991n sortu zen, eta Turkiako Merkataritza Ministerioaren organigramaren parte da. Euskadiren eta Turkiaren arteko balantza komertzialak superabita dauka argi eta garbi Euskadiren alde. Turkia euskal esportazioen 12. postuan dago. Euskadik egiten dituen salmenta garrantzitsuenak ibilgailu motordunak, burdinazko eta altzairuzko oinarrizko produktuak eta hainbat motatako makineria dira.