“Daitekeena da datorren urtean moteltze txiki bat etortzea, baina ez dugu espero traumatikoa izatea”

  • Elkarrizketa Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagarekin Radio Euskadin
Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga,  Confebaskeko Lehendakaria

2018-10-30

 

Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak aprobetxatu egin du berresteko “guk urte honetarako udan egin genituen aurreikuspenak mantentzen ditugu: % 2’9 inguruko hazkundea eta 18.000 inguru afiliatu berri Gizarte Segurantzan. Daitekeena da datorren urtean moteltze bat gertatzea, baina, inola ere, ez dugu traumatikoa izatea aurreikusten. Confebaskeko lehendakariak azpimarratu duenez, ordez, “kanpotik ziurgabetasuna etorriko da, eta horrek nolabaiteko prebentzioa edukiarazten digu. Edonola ere – berriro esan du – ezerk ez du pentsarazten bat­bateko balaztada bat gertatuko denik”.

Euskadiko aurrekontuen negoziazioei dagokienez, Roberto Larrañagak erantzun duenez, “jakina, hobe da kontu berriak egotea,baina aurrekontuak datorren urterako luzatzea  ez litzateke oso arazo handia. Une hauetan, diru bilaketa maximo historikoetara igotzen ari delarik, ez litzateke larria izango, baina, berriro diot, nahiago dugu aurrekontuak egotea”.

Negoziazioaren zalantza noiz argituko den zain, Confebaskeko lehendakariak “balorazio positiboa egin du Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu proiektuari buruz, aurreikusten duelako inbertsioak handitu egingo direla, eta, gainera, superabita egoteko aukera ere planteatzen du, behar den bezala, gastua sarreren arabera kontrolatu behar baita”.

Azkenik, Madrilen negoziatzen ari diren Estatuko Aurrekontu Orokorrei dagokienez, Roberto Larrañagak esan du planteatu diren neurri fiskaletako batzuek – hala nola Gizarte Segurantzako gehieneko kotizazio oinarriaren igoera, gehienbat enpresen kontura – “ez dute laguntzen  enplegua sortzen edo jarduera sortzen, zama handia izango direlako enpresen lehiakortasunerako. Confebasken kalkulatu dugu euskal enpresentzat 130 milioi euroren kostua ekarriko lukeela. Kostuak handitzea dakarren oro kaltegarria da denontzat”.