“Euskal enpresek espero zuten lege proiektua, beharrezkoa eta estrategikoa etorkizun industrialerako”

  • Tamara Yague Confebaskeko presidentearen balorazioa Jarduera Ekonomiko Jasangarria Sinplifikatu eta Arintzeko Lege Proiektuari buruz
Irekia

Tamara Yagüe, Confebaskeko lehendakaria, ezkerretik lehena (Argazkia, Irekia)

2026-06-08

Confebasketik Jarduera Ekonomiko Jasangarria Sinplifikatu eta Arintzeko Premiazko Neurrien Lege Proiektuaren balioa nabarmendu nahi dugu, gure iritziz, Euskadiren etorkizun industrialerako gero eta beharrezkoagoa eta estrategikoagoa den ekimen bat delako”.

Horrela hasi du bere hitzaldia Tamara Yague Confebaskeko presidenteak Euskadiko Industria Kontseiluan egindako aurkezpenean, Mikel Jauregi Industria sailburuaren aurrean. Confebaskeko presidenteak gogorarazi duenez, “euskal enpresek behin eta berriz eskatu dute administrazio lanak sinplifikatzeko eta zama burokratikoa murrizteko, eta hala proposatu genuen Euskadi 2030 -  Industria Planean jasota gera zedin”.

“Eta orain, Lege Proiektu honi esker, antzeko ekimenak onartu dituzten beste erkidego batzuetako baldintza berdinetan jokatzeko esparru erregulatzaile bat dugu”.

Dakartzan onuren artean, Tamara Yaguek, besteak beste, hauek zerrendatu ditu: industria teknologikoki egokitzeko eta modernizatzeko azkartasuna, inbertsioak erakartzeko aukera, enpresen lehiakortasuna hobetzea, enpresa txiki eta ertainei laguntza ematea, eta enplegu industriala mantentzea.

Sinplifikatzeak ez du esan nahi bermeak murriztea: ekintza publikoa efizienteago bihurtzea, inbertitzeko konfiantza indartzea eta Euskadi lurralde industrial liderra izaten jarraitzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea esan nahi du”, amaitu du Confebaskeko presidenteak.

-------------------------------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua –Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba)–, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da.

Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.

Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94aren parekoa ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Euskal enpresak 7.600 milioirekin laguntzen du langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.