Confebask-ek positibotzat jotzen du Euskal Finantza Aliantza sortzea
03-03-2025
Confebask-eko lehendakaria, Tamara Yague, gonbidatua izan da gaur goizean Euskal Finantza Aliantzaren eraketa ekitaldira, Imanol Pradales lehendakariak aurkeztu duen ekimenera. Lehendakariak iragarri du bere Gobernuak dagoeneko abiatu dituela izapideak Euskal Finantza Institutua 1.000M€-ko finantza-gaitasun gehigarriaz hornitzeko. “Gure helburua da 1.000M€-ko inbertsio publiko horrek gutxienez beste 3.000 milioi euroko kapital eta aurrezki pribatuak mobilizatzea, egungo legegintzaldian guztira 4.000 milioi euroko finantza-potentziala lortzeko.” Confebask-ek ekimen hau modu positiboan baloratu du, eta azpimarratu du “bide onean” dagoela.