Noticias

Confebaskek Euskadiko Lanbide Heziketa sustatzeko kanpaina berri bat hasi du enpresa eta gazteentzat

04-05-2026
Euskadiko LHko aurrematrikula epearekin bat eginez, Confebaskek gazteen eta euskal enpresen artean LHa sustatzeko bi ekimen jarri ditu abian. Berritzaileena gaurtik maiatzaren 22ra arte jarraitu ahal izango da sare sozialen bidez, zehazki, Tik Tok eta Instagram bidez. Publiko gazteenari zuzenduta, “La FP de Euskadi nos renta / Lanbide Heziketa, denok irabazle” leloa du. Eta gazteak kontzientziatu nahi ditu Euskadin lanbide heziketa hautatzeak gizarte osoarentzat dakartzan onura handiei buruz. Sare sozialetako dibulgazioarekin batera, aurten ere, Confebaskek “Kaixo enpresa, Euskadiko LHa naiz” kanpainaren irrati iragarkien zabalkundea errepikatu du EiTBn, horren bidez, euskal enpresak anima daitezen estatuan eta Europan erreferente den prestakuntza eredu hori ezagutzera.

Confebaskek eskatu du ESMk Euskadiko absentismoari buruzko lantalde espezifikoa berraktiba dezala

14-04-2026
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren (ESM) azken bileraren ondoren, “mahai honetan bere garaian absentismoari buruz sortutako lantaldea laster berraktibatu ahal izatearen garrantzia” gogorarazi du. “Sortu genuenean, denok ulertzen genuen euskal enpresetan ‘gaixotasun arruntak eragindako aldi baterako ezintasuna’ aztertzea merezi duen gaia dela, gizarte osoari eragiten diolako: langileen osasunari, gure enpresen lehiakortasunari eta kontu publikoei. Hortik dator lantalde espezifiko hori berriro biltzeko deia”.

Otsailean enpresa kopurua hazi da Euskadin, bigarren hilabetez jarraian

24-03-2026
Confebasken azken txostenean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 57.324 izan zen otsailean. Urtarrilean baino 109 gehiago dira, hilabete horretan igo ohi denaren ildotik, eta iazko otsailean baino 76 gehiago (+%0,1), enpresa kopuruak urte arteko igoera duen bigarren hilabetea jarraian izanik. Hori bai, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemia hasi zenean), oraindik 1.569 enpresa gutxiago daude orduan baino (-%2,7), pandemian galdutako enpresetatik %26 baino ez baitira berreskuratu.

Confebaskek uko egin dio LHK, Euskadin gutxieneko soldata bati buruzko negoziazioa barriro irekitzeko sindikatuen asmoari

23-03-2026
Confebaskek adierazten du: gai hori hainbat aldiz eztabaidatu da dagoeneko bi aldeetan eta LHKren barruan; EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aztertu du gaia dagoeneko, eta ondorioztatu du ez negoziatzeko arrazoia legea dela (edo, beste modu batera esanda, hori egitea legez kanpokoa litzatekeela); eta, gainera, ELAk eta LABek Auzitegi Gorenean aurkeztutako kasazio helegitea ebazteko zain dago, eta egoera horrek eskatzen du negoziaziorik ez egotea, izan ere, orain arte gaiari buruz eman den erabaki judizial bakarrak dekretatu du ezin dela negoziazio horren mende egon. Ondorioz, berriro ere, lortu nahi den negoziazio esparrua irekitzeko egindako eskaera baztertzen dugu.

Confebaskek praktikak atzerriko enpresetan egitera animatu ditu unibertsitario gazteak, Europako Erasmus+ programarekin

02-03-2026
Confebaskek martxo osoan luzatuko den komunikazio kanpaina bat jarriko du abian gaurtik aurrera, euskal unibertsitario gazteak Eramus+ beken bidez praktikak atzerriko enpresetan egitera animatzeko. Programa hori SEPIEk finantzatzen du eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Bizkaiko Aldundiak finantzatzen dute. Confebaskek 25 urte baino gehiago darama Erasmus+ bekak kudeatzen, bai unibertsitario gazteentzat bai Lanbide Heziketakoentzat. Confebask arduratzen da atzerrian enpresak bilatzeaz eta horien eskaera izena emandakoen profilarekin egokitzeaz. Bi hamarkada baino gehiagoan, Confebaskek 4.000 gaztek baino gehiagok atzerrian praktikak egiteko aukera izatea ahalbidetu du.