Confebaskek Italiako Veneto eskualdea bisitatu du, enpresetan praktikak egiteko bertara joandako Erasmus+ bekadun gazteek jasotzen duten arreta ebaluatzeko
04-06-2024
Confebaskeko nazioarteko mugikortasun proiektuen arduradun Arantza Vigiola Italiako Veneto eskualdera joan da, ‘in situ’ ebaluazio bat egiteko eta hango enpresetara Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasle gazte eta graduatu berrien beste talde baten iritsiera prestatzeko. Confebaskek bi hamarkada baino gehiago daramatza beka programak kudeatzen, euskal gazteek praktikak atzerriko enpresetan egin ditzaten. Bitartekaritza horri esker, Confebaskek 4.000 ikaslek baino gehiagok lehen lan esperientzia Euskaditik kanpoko enpresetan izatea lortu du.