Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko 45 gazteren irteera

Confebask

Estudiantes de FP de Euskadi que partirán en breve con las becas Erasmus+ gestionadas por Confebask (Argazkia, Confebask)

2023-02-03

Confebaskeko Prestakuntza Sailak 45 gazte elkartu ditu gaur goizean Bilbon, Euskadiko LHko 24 ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk, SEPIEren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak finantzatzen dute, eta Confebaskek kudeatzen du orain dela 27 urtetik.

Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlandan, Italian, PortugalenFrantzian, eta Maltan daude, eta 13 asteko prestakuntza praktikoa egingo dute martxotik ekainera

Confebaskeko prestakuntzako zuzendari Asier Aloriak eta Nazioarteko Mugikortasuneko arduradun Arantza Vigiolak aurkeztu dizkiete hautatutako ikasleei programaren ildo nagusiak, baita ere atzerrian dauden bitartean jarraitu beharreko jarraibideak eta harrera egingo dieten enpresen ezaugarriak.

Lanbide Heziketako 45 ikasleetatik, 25 Goi Mailako Zikloetakoak dira, eta gainerako 20ak Erdi Mailako Zikloetakoak.

 

Prestigioa

Asier Aloriak gaur goizean Bilboko Azkuna Zentroan elkartutako ikasleei gogorarazi dienez, euskal LHa Europan prestigio handia duen prestakuntza bat da”, eta animatu egin dituaukera horretaz baliatzera”, eta baigaitasunagatikbaijarreragatiknabarmentzera, izan ere, bi ezaugarri horiek, gogoratu duenez, “kontratatzeko garaian enpresek baloratzen dituzten lehentasun nagusietakoak dira”.

 

Helburu estrategikoa

Confebaskentzat helburu estrategikoa izanik, ikasle gazteei zuzendutako Erasmus + nazioarteko beken programak euskal enpresek eskatzen dituzten 4 baldintza nagusiak betetzen ditu: jarrera, esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak.

Horrenbestez, Confebaskek euskal lanbide heziketarekin duen konpromisoa indartzen du, baita ere nazioartekotzeko eta praktikak atzerriko enpresetan egiteko estrategiarekin duen konpromisoa, guztiz beharrezkoak direlako gure enpresen lehiakortasunerako zein gazteen enplegagarritasunerako.

Izan ere, Confebasken, Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastetxeen arteko 30 urteko lankidetzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoa erkidego autonomoen rankingaren buruan kokatzen da nazioarteko mugikortasunari dagokionez, ikasle kopuruagatik eta proiektu kopuruagatik, eta, are gehiago, Europako Batzordeak berak ezarritako ikasleen mugikortasunaren %10eko helburua gainditzen du.

ERASMUS+ BEKAK CONFEBASK IKUSI HEMEN