- Erabakia aho batez hartu du Batzorde Exekutiboak

2018-09-27
Confebaskeko Batzorde Exekutiboak, atzo egindako bileran, aho batez erabaki du Antonio Garamendiren hautagaitza babestea CEOE presiditzeko. Enpresaburuen Konfederazioak iragarri duenez, 2018ko azaroaren 21ean egingo du presidentea hautatzeko Batzar Nagusia. Batzar horretan, Confebaskek 14 ordezkari ditu.
Gaur egun, Antonio Garamendi CEPYMEko presidentea eta CEOEko presidenteordea da. Hautagaitza babesteari dagokionez, Confebaskek baloratu du haren ibilbide eta gaitasun profesional ezaguna, baita euskal enpresa sareari buruz duen ezagutza eta sentsibilitate berezia ere.
Azkenik, Confebaskek espero du azkenean hautagai hori aukeratuko dutela datozen urteetan CEOE presiditzeko.