Confebask, Adegi, HETEL eta Politeknika Txorierri aliantzak 70 bekaren deitu ditu Basque Global Industry programan

  • Lehen Global Training deitzen zen programak unibertsitate eta Lanbide Heziketako tituludun gazteei atzerriko enpresetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen die.
  • Confebaskek parte hartzen duen aliantzak hamar urte baino gehiagoko esperientzia du nazioarteko mugikortasun programa honen kudeaketan.
Confebask

2026-07-23

Confebaskek, Adegik, HETELek eta Politeknika Txorierrik osatutako aliantzak Basque Global Industry programako 70 bekaren beste deialdi bat ireki du gaur; iaz arte Global Training izenarekin egiten zen nazioarteko mugikortasun ekimena da.

Programa unibertsitate eta Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludun gazteei zuzenduta dago, prestakuntza atzerriko enpresa eta erakundeetan esperientzia profesional baten bidez osatu nahi badute, horrela nazioarteko konpetentziak indartu eta enplegagarritasuna hobetzeko.

Basque Global Industry Basque Trade & Investmentek, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sustatutako ekimena da. Bere kudeaketa erakunde laguntzaileen bidez egiten da, eta horien artean Confebask, Adegi, HETEL eta Politeknika Txorierrik osatzen duten aliantza dago, hamarkada bateko baino gehiagoko esperientzia duena ehunka gazteri nazioarteko lehen esperientzia profesionalean laguntzen .

Programaren helburua Euskadiko talentu gaztearen formazio praktikoa eta nazioarteko mugikortasuna erraztea da, Euskadiko enpresen lehiakortasun eta nazioartekotze beharrekin bat datozen profil profesionalak garatzen laguntzeko. Basque Global Industry gisa abiatutako etapa berri honetan, programak euskal industriari eta euskal ekonomiaren etorkizuneko erronkei lotutako sektore estrategikoetarako orientazioa indartzen du.

Bekek gutxienez sei hilabeteko iraupena izango dute, eta hilean 1.895 euroko zuzkidura, desplazamendu, ostatu, mantenu eta Gizarte Segurantzako kotizazio gastuak estaltzeko. Gainera, onuradunek aseguru medikoa eta erantzukizun zibilekoa izango dituzte, baita 50 orduko aurretiazko formazio programa bat ere, nazioarteko helmugetara abiatu aurretik..

Egonaldiak datorren azarotik aurrera hasiko dira, Alemania, Austria, Belgika, Txile, Txina, Hego Korea, Irlanda, Italia, Mexiko, Herbehere, Portugal, Erresuma Batu, Txekiar Errepublika edo Thailandiako zenbait enpresa eta erakundetan, besteak beste.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 23tik irailaren 21era egongo da zabalik. Interesdunek dauden eskaintzak, sartzeko baldintzak eta izena emateko prozesuari buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango dute: www.global-go.net.

2012tik, Basque Global Industryk (lehen Global Training) bultzatutako nazioarteko mugikortasun programei esker, EAEko 5.500 gaztek baino gehiagok praktika profesionalak egin dituzte 60 herrialdetako baino gehiagotako enpresa eta erakundeetan, nazioartean esperientzia duten profesionalen belaunaldi berri bat osatzen laguntzeko, Euskadiren lehiakortasunaren zerbitzura.

-----------------------------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua –Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba)–, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera. Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94aren parekoa ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Euskal enpresak 7.600 milioirekin laguntzen du langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.