Confebaskek baztertu egin du elkarrizketa sozialaren mahaian 4 eguneko astearen bideragarritasuna aztertzeko aukera

  • Confebask votará en contra de esa iniciativa en el próximo plenario de la MDS
Confebask

2023-03-03

Idoia Mendia lehendakariordeak gaur Eusko Legebiltzarrean egindako iragarkia ezagutu ondoren, Confebaskek argi utzi nahi du proposamena, oraingoz, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren aurtengo lan egutegirako egindako proposamen bat baino ez dela eta, ondorioz, ez dagoela bera ere kide den mahai horretako osoko bilkurak onartuta.

Horrez gain, Confebaskek adierazi nahi du, nolanahi ere, dagokionean, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren barruan 4 eguneko lan astearen bideragarritasuna aztertzeko talde espezifiko bat sortzearen aurka bozkatuko duela, besteak beste, egungo krisi eta ziurgabetasun koiuntura ekonomikoak soilik soluzio eta konpromiso praktikoez arduratzera bultzatzen gaituelako, guztion artean, egungo koiuntura zailetik irteteko.