Confebaskek CEOEren Komunikazio Batzar baten bilera antolatu du, 'Territorios' proiektuaren barruan

  • Ekimen hau CEOEren Komunikazio eta Harreman Instituzionalen departamentuak antolatu du Confebasken laguntzarekin.
Confebask

Taldeko kideak bileraren atseden baten (Argazkia, Confebask)

2024-11-14

'Territorios' proiektua CEOEren Komunikazio eta Harreman Instituzionalen departamentuak abian jarritako ekimena da Antonio Garamendi presidentetzara iritsi zenean. Komunikazioa bere estrategia-pilarren bat gisa ulertuta, Territorios proiektuak CEOEko enpresa antolakuntzen artean komunikazio barneko bideak hobetzea du helburu, proiektuak eta ekintza-lerroak gizarte osoari zabaltzen laguntzeko estrategia komunak adostu eta partekatzeko.

Territorios proiektuak Estatu osoko enpresa antolakuntzak hainbat taldetan banatzen ditu, eta Confebask 4. taldean dago, Euskadiri hurbilen dauden antolakuntzekin batera. Urtean hainbat deialdi eginez, oraingoan CEOEk Confebasken laguntza lortu du Euskadin bilera horietako bat antolatzeko, gaur Bilbon izan dena.

CEOEren Komunikazio eta Harreman Instituzionalen zuzendari Carmen Alsinaren gidaritzapean, Confebaskeko komunikazio arduradunak, Pedro García Larragan, CEOE CEPYME Kantabriako Antonio Cornadó; FER Rioja-ko Manuel Alonso; CEOE Zaragozako Inma Mayoral; FAE Burgosko Esther Alonso; eta FOES CEOE Soriako Carmen Fortea izan dira. Halaber, Confebaskeko Formazio, Talentu eta Enplegu departamentuko zuzendari Asier Aloria ere bertaratu da.

Aztergai izan diren gaien artean, enpresen irudiari, komunikazioaren joera berriei edo beharrizanetara aplikatutako adimen artifizialari buruzko gaiak izan dira. CEOEren Komunikazio zuzendari Carmen Alsinak, halaber, hurrengo urtean ospatuko den 40. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldi desberdin