Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei uda honetan Austriako eta Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko

Hautaketa prozesu baten ondoren, azkenean aukeratu dituztenek DATORREN EKAINEAN hasiko dituzte praktikak Austriako eta Erresuma Batuko enpresetan.  

Confebask bekak

Confebaskek bekak eskatzeko epea irekiko du berriro, UDA HONETAN atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko eta Deustuko Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka.

Aurten, enpresek askotariko profil unibertsitarioak eskatu dituzte, tartean egonik Arkitektura eta Ingeniaritzak, edo Finantzak eta Enpresen Administrazioa, besteak beste.

 Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren maiatzaren 15era arte bidali ahal izango dute eskaria.  Hautaketa prozesu baten ondoren, azkenean aukeratu dituztenek DATORREN EKAINEAN hasiko dituzte praktikak Austriako eta Erresuma Batuko enpresetan. 

Confebaskek gazte unibertsitarioentzako bekak kudeatzen ditu, oharturik aukera bikaina dela haien prestakuntza hobetzeko eta, ondorioz, lanean kalitatez hasteko.

Epeei, eskatzen diren baldintzei eta enpresen eskaera zehatzei buruzko informazio guztia Confebasken webgunean kontsulta daiteke.