Confebaskek positibo baloratu du EAJk eta PPk kupoari buruz Madrilen lortutako akordioa

Inbertitzeko ahalmena indartzen du, aurrekontuen egonkortasuna ahalbidetzen du eta Kontzertu Ekonomikoa berresten du. 

logo confebask

 Confebask pozik agertu da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Cristobal Montorok Madrilen izenpetutako akordioarekin, 2007tik gauzatzeke zegoen Kupoaren likidazioa dela eta. Berez, horixe zen legealdi honetarako agenda enpresarialean sartutako helburu nagusietakoa, zeina Confebaskek orain dela hilabete batzuk helarazi baitzien alderdi politikoei.

Akordio positiboa, bi administrazioen arteko harreman finantzarioen hamar urteko ziurgabetasuna amaitzen delako. Eta hemendik aurrera segurtasun juridikoko garai zabal bat irekitzen da euskal kontu publikoetarako. Gainera, datozen bost urteetan 1.400 euro itzultzea aurreikusi denez, Euskal Administrazioaren inbertitzeko ahalmena indartu egiten da, eta aurrekontuen egonkortasuna ahalbidetzen. Horrek, zalantzarik gabe, eragin nabarmena izan behar luke euskal ekonomiaren lehiakortasunean, enpresetan eta, oro har, euskal gizartearen aurrerabide eta ongizatean.

Lortu berri den hitzarmena are positiboagoa da, euskal Kontzertu Ekonomikoaren balioa indartzen duelako, bi aldeek aitortutako tresna modan, eta tresna baliagarri moduan, bi administrazioen arteko harreman finantzarioak antolatzeko. Laburbilduta, erabateko legezkotasunaren berariazko aitorpena da, Confebaskek beti defendatu duen bezala, eta arlo guztietan irmo defendatuko duen bezala.