- Elkarrizketa Aitor Alapont P4Qkon CEO eta kosortzailearekin, Confebasken enpresa dimentsioari buruzko newsletter berri baterako (kusi hemen).
2024-12-02
“Konpainiaren dimentsioa faktore garrantzitsua da munduan lidergo kuotari eusteko, baina ez dugu ahaztu behar teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua, merkatura nabarmen orientatuta”.
Aitor Alapont P4Qko kosortzaile eta CEOak Confebaski enpresa dimentsioari buruzko newsletterrerako egindako adierazpenen parte dira; talde teknologikoak Alonsotegin (Bizkaia) du egoitza, liderra da IoT soluzioetan eguzki jarraipeneko sistemetan, diagnostiko medikoko gailuetan eta abarretan, eta, gainera, elektronika aurreratuko zerbitzuak ematen dizkie beste sektore batzuei, hala nola tren sektoreari, automobilgintzari edo industriari.
“Gure hazkundean modu esanguratsuan lagundu duen mugarri nagusietako bat dibertsifikazioaren estrategia izan da, bi marka propio abiaraziz: Suntrack® (mundu osoan ia milioi bat gailu dituzten eguzki jarraitzaileen kontrolatzaileak) eta Qassay® (diagnostiko medikoa bizkortzen duten test azkarreko irakurgailuak)”.
“Eguzki merkatuan liderrak gara, maila globalean, gure eguzki jarraitzaileen kontrolatzaileekin. Hori hainbat faktoreri esker lortu dugu: aitzindariak izatea eta berrikuntza jarraitua lantzea, duela 20 urtetik. Kinematicsen integratzeak ikuspegi hori indartzen du”.
Aitor Alapontek nabarmendu duenez, “dimentsioa irabaztea ez da erraza, baina dimentsioa irabazteko ahalegina egiten da, eta ez dut uste inor horren kontra dagoenik... Beste kontu bat da gauzatzea eta egiteko modu egokia aukeratzea, epe luzera proiektuaren jasangarritasuna ziurtatzeko”.
Azkenik, eta Euskadiko profil jakin batzuetarako pertsona faltari dagokionez, P4Qko CEOak aitortzen duenez”, “ez gaude Euskadik bizi duen talentuaren krisitik kanpo. Rol batzuk oso zailak dira erakartzen eta atxikitzen. Beharbada, konpainia industrialetatik ez dugu jakin izan dugun erakargarritasuna eta potentziala transmititzen. P4Qtik urteak daramatzagu arazoa aztertzen eta eragin oso positiboa duten ekintzak abiarazten, adibidez, Sopuertako San Viator ikastetxearekin abiarazi genuen IoT Gailuetako Lanbide Heziketako Gradua, zeinak talentua prestatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko aukera ematen digun”.
Elkarrizketa osoa Confebasken azken newsletter honetan irakur daiteke, eta bertan, besteak beste, euskal enpresen errentagarritasuna tamainarekin hobetzen dela frogatzen duen ikerketa bat ere aurkezten da. Izan ere, mikroenpresen eta enpresa txikien errentagarritasun ekonomikoak bilakaera okerragoa izan du 2007tik, baita pandemiaren ondoren ere.
Horrez gain, newsletterrean, haztea erabakitzen duten euskal enpresen berriei buruzko ohiko atalak kontsulta daitezke, baita enpresa dimentsioarekin eta hazkundearekin lotutako ekimen, txosten eta azterlanei buruzko esteka interesgarriak ere.
------------------------------
CONFEBASKI BURUZ
1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) – , Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.