Confebasken balorazioa Elkarrizketa Sozialerako Mahaia berrituan parte hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta

Roberto Larrañaga, Sailburuekin, hirugarrena eskumetik hasita
Gaur arratsaldean Elkarrizketa Sozialerako Mahaia elkartu da, Gasteizen, eta bertan parte hartu dute Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA elkarte kideek. Mahaira Eusko Jaurlaritzako lau sailburu bildu dira, Maria Jesus San Jose Lan sailburua, Beatriz Artolazabal Enplegu sailburua, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Horiez gain, CCOO eta UGT Euskadi sindikatuetako idazkari nagusiak ere bertaratu dira.
Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan deitu duen lehen bilera izan da. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak, besteak beste, Prestakuntzaren eta enpleguaren arteko harremanean sakondu du, eta bere asmoa da foro iraunkorra izatea, formatu egonkor eta instituzional batekin.
Lehen bileraren irteeran, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak “positibotzat” jo du lehen topaketa hori, eta, adierazi duenez, “elkarrizketa soziala gobernuaren zereginetan erantzunkide izateko gonbidapena da. Eta gu, laguntzeko deitzen digutenean, beti joaten gara”.
Elkarrizketa Sozialerako Mahaia foro iraunkorra izateari dagokionez, Larrañagak nabarmendu duenez, ’’gai serioak’ –herrialdearentzat estrategikoak– landu nahi dituen mahai bat izanik, normala da ‘formatu egonkor’ bat ematea, eta ez izatea inprobisatutako deialdien emaitza. Horrenbestez, aurrez denon artean adostuta, bideratu gabe ditugun zereginak modu planifikatuan landuko ditugu’.