Confebaskek energiaren prezioak finkatzeko metodoa aldatzeko eta RED mekanismoa aktibatzeko eskatu du

  • Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren (ESM) osoko bilkura, non Euskadiko lan absentismoaren kausak eta beheranzko proiekzio demografikoek enpleguan izango dituzten ondorioak aztertzea ere erabaki baita
Eduardo Zubiaurre

2022-03-15

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuek eta Confebaskek parte hartzen duten Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak (ESM) gaur egin behar duen bileraren esparruan, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea Ukrainako gerra aipatuz hasi du bere hitzaldia.

“Agerikoa denez, katastrofe humanitarioa egitate bat da dagoeneko, eta, zalantzarik gabe, gerra lehenbailehen geldiaraztea da lehentasuna. Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta Estatu Batuek hartutako presio neurriek, xede hori lortzeko, Errusiaren finantzaketa ‘itotzea’ dute helburu, eta egoki ari dira. Hala ere, zigorrak ez dira kaltegabeak, eta oso ondorio larriak ekarriko dituzte, eta horietaz ohartu behar dugu, era berean, gaur egun gure enpresentzat jada kezkagarria den egoera arintzeko neurriak har ditzagun.

Hori dela eta, Confebaskek eta foro horretako gainerako partaideek akordioa lortu dute. Akordioan, Errusiak Ukraina inbaditzea gogor gaitzesten duela adierazteaz gain, eta gerra berehala amaitzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen exijitzeaz gain, premiazkotzat jotzen dute:

  • energiaren prezioak mugatzeko eta prezioa osatzeko mekanismoak aldatzeko neurriak hartzea.
  • RED mekanismoa bezalako neurriak erabiltzea, gure enpresen etorkizuna bermatzen eta enpleguaren suntsiketa saihesten laguntzeko

ESM: absentismoa eta demografia

Aurten aurreikusitako ESMren lan planari dagokionez, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek “absentismoaren (ABE) inguruko ekimena” nabarmendu du. Denok dakigu Euskadin indizea handiagoa dela gure inguruko erkidego guztietan eta pareko sektore ekonomikoetan baino. Gai garrantzitsua da, lehenik eta behin, pertsonen osasunagatik eta segurtasunagatik. Eta, bigarrenik, gure enpresen lehiakortasuna hobetzen ere lagunduko digulako, faktore horretan zama nabarmena baitu Euskadin.

Gainera, aurten aurreikusitako jardueren artean, ESMk Euskadiko proiekzio demografikoak ere aztertu ditu, enpleguan izango duen eraginari buruzko azterketa egiteko. “Izan ere -gogorarazi du Zubiaurrek-, Euskadin lanerako 90.000 biztanle gutxiago daude azken urteotan. Baina kontua da datorren 30 urtean 220.000 pertsona gehiago egotea espero dela. Hau da, 2050erako, Euskadin lanerako biztanleak %50 baino ez lirateke izango. Oso adi egon beharko dugu aldagai horrekin.

Halaber -jarraitu du-, proiekzio horiek, eta gertatzen ari diren trantsizio azkarrek, efizientzia irabaztera behartzen gaituzte, Confebaskentzat funtsezkoak diren bi arlotan: alde batetik, enplegurako prestatzeko eredu arinago bat, langileak kualifikatu eta ‘birkualifikatu’ ahal izateko. Bestetik, orientazio sistema integrala hobetu behar da, gure gazteei heziketarako ibilbidea erabakitzen laguntzeko”.

Azkenik, Confebaskeko presidenteak gogorarazi du “konpromisoa berresten dugula herrialderako agenda bat, elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa garatzeko. Izan ere, enpresarik gabe ez dago aurrerabiderik ezta gizarte kohesiorik ere. Eta lana gure gain hartzen lehenak gara: inbertsioaren alde, gure ekoizpen sarearen modernizazioaren alde, enpleguaren alde, pertsonen alde, garapen jasangarriaren alde eta orain Ukrainako gerrak eragindako krisitik elkarrekin irtetearen alde, zeinak oraindik aurreikusi ezin den irismena baitu”.