Euskal enpresek 44.000 kontratazio baino gehiago egingo dituzte aurten, 4tik 3 mugagabeak, eta gehienak lanaldi osokoak

  • Euskal enpresak unibertsitateko graduetarako eta Lanbide Heziketako zikloetarako erreserbatu du aurreikusitako kontratazioaren %80
  • Euskal enpresen %70ek kontratazioren bat egitea aurreikusten dute

  • %80ko maximora igo dira kontratatzeko zailtasunak dituztela adierazten duten enpresak

  • Confebaskek EAEko enpresen Enplegu Beharrei eta Kualifikazioari buruzko V. Inkesta egin du, Adegi, Cebek eta Sea erakundeekin lankidetzan. Inkestaren bidez enpresek lan merkatua eta horren beharrak hobeto ezagutzeko ekarpena egitea nahi da.

Confebask

2024-04-26

Euskal enpresen enplegu eta kualifikazio beharrak kuantifikatu ahal izateko, Confebaskek eta bere erakunde kideek (Adegi, Cebek eta Sea) inkesta bat egiten dute bi urtean behin enpresa elkartuen artean, lan merkatuari eta enpresen beharrei buruzko ezagutza hobea lortzen saiatzeko, zuzenean pultsua hartuz kontratatzen dutenei: enpresei.

Oraingoan, eta bosgarrenez, lehen eskuko informazioa jaso da, aurreikusten duten jarduerari eta kontratazioari eta behar diren tipologiei eta profilei buruz. Halaber, eskatzen dituzten kualifikazio eta prestakuntza beharrak eta 2024an behar dituzten enplegatuak aurkitzeko dituzten zailtasunak ere deskribatzen ditu.

---

Titular batzuk: 

  • 2024ko kontratazioan aurreikusten den bilakaera

Euskal enpresek 44.250 lanpostu bete beharko dituzte 2024an. EAEko enpresen %70ek kontratazio motaren bat egitea aurreikusten dute, batez ere jarduera maila handiagoa izango dela aurreikusten delako. Eta plantillari dagokionez, euskal enpresen %13k soilik aurreikusten dute hori murriztea. Gainerakoek, berriz, handitu edo berdin mantenduko dute.

 

  • 2024rako aurreikusitako kontratazio moduak

2024an eskainitako lau enplegutik hiru mugagabeak izango dira (%72,6), eta, gehienak lanaldi osokoak. Aldizkako finkoak guztizkoaren %3,2 baino ez dira izango. Enpleguen ia erdiak (%42,1) 35 urtetik beherakoei eskainiko zaizkie, 35-45 urte artekoei %32, eta 45 urtetik gorakoei %4. Adina enpresen %5 baino gutxiagorentzat soilik da erabakigarria (%4,1).

 

  • 2024rako aurreikusitako kontratazio profilak

Kontratazio profilak, batez ere, unibertsitateko graduetara eta Lanbide Heziketako zikloetara bideratzen dira, bien artean guztizkoaren %80 hartzen baitute.

Sektoreka: kontratu gehien zerbitzuetan egingo da, guztizkoaren %75,59rekin (guztizko 44.250 kontratuetatik 33.450 kontratu), eta ondoren daude industria, %17,19rekin (7.875), eta eraikuntza, gainerako 2.925ekin (%6,6).

  • Industriak eskatzen ditu batez ere prestakuntza profil kualifikatuenak, kontratatu beharreko pertsonen %58 goi mailako hezkuntzakoak izanik (Unibertsitatea edo LH).
  • Eraikuntzan handitzen da gehien profil kualifikatuenen eskaera, unibertsitatekoak zein goi mailako LHkoak izan, eskaintzen dituen kontratuen ia erdiak izateraino (%49). Baina, era berean, soilik oinarrizko ikasketak dituzten edo ikasketarik ez duten profiletarako kontratu gehien eskaintzen dituena da.
  • Eta zerbitzuen sektoreari dagokionez ere, prestakuntza profil kualifikatuenak eskatzen ditu gehienbat (%46).

 

Ikasketak: Eskatutako prestakuntza profilen %64,1 Goi Mailako Hezkuntzakoak dira (Goi Mailako Lanbide Heziketako Zikloak eta Unibertsitateko Ikasketak).

  • Unibertsitatea: Gehien eskatzen diren unibertsitate graduen artean, Ingeniaritzak (%36,6), Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza (%23) eta Informatika-IKT (%16,8) nabarmentzen dira, unibertsitarioen kontratazioen 10etik 7 baino gehiagorekin. Eskatutako unibertsitate ikasketen 3tik 2 STEM adarrekin lotuta daude (%63,8).
  • LH: Lanbide Heziketako zikloetan eskaera gehien duten familiak hauek dira: Fabrikazio mekanikoa (%19,2), Elektrizitatea eta elektronika (%11,7) eta Informatika eta komunikazioak (%9).

 

  • Enpresen baldintzak kontratatzeko

Kontratatzeko eskakizunik baloratuena hautagaiaren jarrera, prestasun eta interes pertsonala da oraindik ere. Ondoren, hautagaiaren aurretiazko lan esperientzia eta prestakuntza daude. Eta, urrunago, hautagaiaren erreferentziak eta hizkuntzak.

 

  • Kontratatzeko gehien baloratzen diren balioak, jarrerak eta trebetasunak

Erantzukizuna eta saiatua izatea, jarrera proaktiboa eta positiboa, balioaniztasuna eta moldagarritasuna eta laneko autonomia dira oraindik ere baloratuenak. Gutxi aipatzen diren arren, trebetasun digitalak eta lidergoa gero eta gehiago baloratzen dira enpresen aldetik.

 

  • Kontratatzeko zailtasunak

Kontratatzeko zailtasunak dituztela adierazten duten enpresak lau puntu portzentualetan hazi dira, aurreko inkestan (2022) erregistratutako %76tik egungo %80ra igarota (2024). 2016an egin zen lehen inkestan ez ziren erdira iristen. Horrez gain, EAEko 10 enpresatik 4 Euskaditik kanpoko pertsonak kontratatzea planteatzen ari dira dagoeneko.

Sektoreka, kontsultatutako eraikuntza enpresen %100ek adierazi dute zailtasunak dituztela, industriakoen %79k eta zerbitzuen sektorekoen %78k.

 Enpresek diotenez, kontratatzeko duten zailtasun nagusia hautagaiaren jarrera, prestasun edo interes falta da, eta, ondoren, prestakuntzarik eta esperientziarik ez izatea.