Enpresen finantzaketaren kostuak beherantz jarraitzen du, %5etik behera bai ETEentzat bai enpresa handientzat

  • Enpresa finantzaketari buruzko Confebasken Newsletter berria, non nabarmentzen baita enpresei emandako kreditu berria %16,4 hazi dela abuztura arte. (ikusi hemen)
Confebask

2024-10-22

Enpresa finantzaketari buruzko Confebasken azken newsletterrean irakur daitekeenez, enpresak finantzatzeko kostuak beherantz jarraitzen du estatuan, eta %5etik behera geratu da bai enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) bai enpresa handientzat. Bi kasuetan, Europako homonimoek baino gutxiago ordaintzen dute.

Horrez gain, Confebasken txostenak nabarmentzen du enpresei emandako kreditu berria +%16,4 hazi dela abuztura arte, ETEei bideratutakoa %21,3 izanik, eta %10,4 enpresa handietara zuzendutako kreditu berriari dagokionez.

Hori guztia iraileko testuingurua izanik Euriborra 22 hilabeteko mailarik baxuenean kokatu zela, 10 urterako bonuak 2 urteko mailarik txikiena markatu zuela, eta arrisku prima 81 oinarrizko puntutan dagoela, 2022ko urtarriletik izandako zifrarik baxuenean.

Halaber, newsletterrean islatzen da baita ere bankuen berankortasunak minimo berriak ezarri dituela bigarren hiruhilekoan, %4rekin, 2008tik izandako baxuena, eta bankuez bestelako finantzaketa %45 murriztu dela urteko lehen seihilekoan.

Gainera, enpresen berankortasuna egonkor mantendu zen urteko lehen hiruhilekoan, %4,1ean, 2023ko lehen hiruhilekoaren maila berean, eta 2008tik izandako mailarik baxuenetakoan.

Datu horiek guztiak kontsulta daitezke newsletter honetan, non, ohi bezala, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak abian dituzten programa eta laguntza lerroei buruzko informazioa jasotzen den, baita enpresa finantzaketarako finantza erakundeen eta Confebaskeko erakunde kideen –Adegi, Cebek eta Sea– arteko akordioei buruzko informazioa ere.

Horrez gain, enpresa finantzaketari buruzko beste albiste interesgarri batzuekin osatzen da, eta Elkargik sustatzen duen Finanza plataforma dagoela gogorarazten da, finantza sektoreko eragileen artean kultura eta ezagutza finantzarioa bultzatzeko, baita CEOEXEUROPA plataforma ere, enpresa erakundeentzat eta enpresentzat, Europako Funtsei buruzko informazio osatu eta eguneratua emateko leihatila bakar gisa funtzionatzen duen plataforma digitala.

----------------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.