Otsailean enpresa kopurua hazi da Euskadin, bigarren hilabetez jarraian

  • Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresen kopuruak gora egin du, bai aurreko hilabetearekin alderatuta, bai iazko otsailarekin alderatuta (Ikusi hemen txosten osoa)
Confebask

2026-03-24

Confebasken azken txostenean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 57.324 izan zen otsailean. Urtarrilean baino 109 gehiago dira, hilabete horretan igo ohi denaren ildotik, eta iazko otsailean baino 76 gehiago (+%0,1), enpresa kopuruak urte arteko igoera duen bigarren hilabetea jarraian izanik.

Hori bai, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemia hasi zenean), oraindik 1.569 enpresa gutxiago daude orduan baino (-%2,7), pandemian galdutako enpresetatik %26 baino ez baitira berreskuratu.

Gainerakoan, estatuko batezbestekoarekin alderatuta, enpresa kopurua +%0,1 igo zen Euskadin iazko otsailean zeudenekin alderatuta, estatuan urte arteko +%1,1eko igoera izan delarik. Eta otsaileko datuak pandemia aurreko mailarekin alderatuta (2020ko otsaila), Euskadiko enpresa kopuruan -%2,7ko jaitsiera erregistratu da, eta estatuan, berriz, -%1,3ko igoera.

Autonomoen kopuruari dagokionez, Euskadin otsailean hazi egin zen, 330 pertsona gehiago, otsail batean erregistratu den daturik onena, eta guztira 165.783 lagun dira, hau da, -%0,2ko urte arteko jaitsiera.

2020ko otsailarekin alderatuta, autonomoen kopurua orduan baino txikiagoa da oraindik (-4.462 lagun), hots, termino portzentualetan, -%2,6 gutxiago.

Azkenik, 2025. urtea 295 enpresa konkurtsoan zeudela itxi zen Euskadin, 2024an baino % 2,1 gehiago, baina hala ere estatuan izandakoa baino hazkunde txikiagoa izan da, han igoera %5ekoa izan baitzen.

Sektoreka, 2025ean konkurtsoan zeuden enpresen kopurua hazi egin zen industrian (+%11,7), ondoren zerbitzuetan (+%4), eta eraikuntzan, berriz, murriztu egin zen.

-------------------------------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua –Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba)–, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da.

Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.

Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94aren parekoa ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Euskal enpresak 7.600 milioirekin laguntzen du langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.