- Confebasken Newsletter zenbaki berria Enpresen Finantzaketari buruz

Confebaskek landutako buletinaren azken zenbakian jasotzen denez, irailean bizkortu egin da banku sistemak enpresei emandako kreditu berria, eta guztira %4,4 izan gehiago da. Bereziki, ETE-ei emandako kreditu berria, hori %7’7 hazi baita, enpresa handiei emandako %0’8 gehiagoren aurretik. Alde horren arrazoia da korporazio handiak gero eta gehiago bankutik kanpoko finantzaketara jotzen ari direla, izan ere, kreditu hori %41 hazi da aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan.
Newsletterrean, gainera, estatuan enpresak zer preziotan finantzatzen dituzten eta Europan dutena alderatu daiteke. Ildo horretan, Espainiako espresa handien finantzaketa Europakoena baino %0,4t garestiagoa da, eta ETE-ena ia prezio berdinean egiten da (%0,05 garestiago). ETE-en kredituaren prezioa minimoetan mantentzen da, eta enpresa handiena pixka bat hazi da, nahiz eta oraindik ere ETE-ek baino 0,56 puntu gutxiago ordaintzen duten.
Confebasken azken buletinak krisian kredituak izan duen egoera eta bilakaera zehazten du, bankuen berankortasuna, kredituaren kostua, konkurtso prozesuak, Euskadin enpresei finantzatzen laguntzeko programak eta lerroak, ADEGI, CEBEK eta SEAk finantza erakundeekin izenpetutako akordioak, Eusko Jaurlaritzaren finantza lerroen bilakaera eta finantzei buruzko amaierako albiste sorta bat. Helburua da Newsletter hau euskal enpresentzako tresna baliagarria izatea beraien finantzaketa politikari dagokionez.