Euskadin enpresa kopuruan hazkunderik handiena izan da azaro baterako 2019tik

  • Confebasken newsletterra Gizarte Segurantzan izena emandako enpresa kopuruaren bilakaerari buruzko datuekin (ikusi hemen)
Confebask

2024-12-10

Confebasken azken newsletterrean deskribatzen denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 57.896 izan da azaroan, urrian baino 326 gehiago, hil honetarako ohikoa den zifraren gainetik. Nolanahi ere, urteko konparazioan, apenas dagoen aldaketarik. Hala, 2023ko azaroarekin alderatuta, 13 enpresa gutxiago daude, -%0,02. Halaber, 2020ko otsailean Euskadin erregistratuta zeuden enpresekin alderatuta (pandemia hasi zenean), oraindik 997 enpresa gutxiago daude orduan baino (-%1,7), eta pandemian galdutakoen erdia baino pixka bat gehiago besterik ez da berreskuratu (%53).

Sektoreka, azaroan –urriarekin alderatuta– enpresa kopurua hazi egin zen guztietan, baina, 2023ko azaroarekin alderatuta, jaitsi egin zen Industrian, eta Zerbitzuetan eta Eraikuntzan hazi. 2020ko otsailarekin alderatuta, jaitsierarik gogorrenak Industrian gertatu dira (-%5,7 eta 374 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%1,4 eta 643 enpresa gutxiago); Eraikuntzan, berriz, 2020ko otsailean baino 118 enpresa gehiago daude, hau da, %2,3 gehiago.

Estatuarekin alderatuta, azken urtean enpresa kopurua mantendu egin zen Euskadin, estatuan urte arteko %0,9ko igoera gertatu zen bitartean.

Euskadiko autonomo kopuruari dagokionez, azaroan gora egin zuen, 164 pertsona gehiagorekin, hilabete horretan ohikoa denarekin bat etorrita, eta guztira 166.887 lagun dira, hau da, -%0,3ko urte arteko jaitsiera.

Azkenik, 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan konkurtsoan dauden EAEko enpresen kopurua 221era igo zen, 2023ko urtarril-irailean baino %29,2 gehiago. Estatuan izandakoa baino hazkunde txikiagoa da, han igoera %31,2koa izan baitzen.

Sektoreka, irailera arte, konkurtsoan sartutako enpresen kopurua sektore guztietan hazi zen, eta igoerarik handiena Eraikuntzan izan da (+%66,7 eta 40 enpresa konkurtsopean), eta ondoren Zerbitzuetan (+%28,6 eta 135 enpresa konkurtsopean) eta Industrian (+%4,8 eta 44 enpresa konkurtsopean).

----------------------------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) – , Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.