Euskadiko enpresa kopurua murriztu egin da urtarrilean, baina iaz baino gutxiago, eta 2022an konkurtsoan sartutako enpresena, berriz, %3,1 jaitsi da, estatu osoan ez bezala, hor igo egin baita

  • Confebasken txostena, Euskadiko autonomoen kopurua minimo historiko berri batera jaitsi dela ere nabarmentzen duena.
Confebask

2023-02-14

Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz egin duen azken txostenean zehazten denez (ikusi hemen)Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 57.457 zen urtarrilean, 363 enpresa gutxiagorekin. Urtarrilerako ohikoa baino jaitsiera txikiagoa da (-%0,2). Nolanahi ere, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren aurretik) oraindik 1.436 enpresa gutxiago daude (-%2,4), eta harrezkero %32 baino ez dira berreskuratu.

Sektoreka, gora egin zuen eraikuntzako enpresen kopuruak, eta behera, berriz, industriakoak eta zerbitzuetakoak. Izan ere, 2020ko otsailarekin alderatuta, Industrian gertatu dira jaitsierarik handienak (-%3,6 eta 238 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%2,4 eta 1.102 enpresa gutxiago). Eraikuntzan, berriz, pandemia hasi aurretik baino 12 enpresa gehiago erregistratu dira (+%0,2).

Iaz hartzekodunen konkurtsoan sartu ziren euskal enpresei dagokienez, 2022ko datu osoak argitaratu ondoren, 253 erregistratu ziren guztira, 2021ean baino -%3,1 gutxiago, laugarren hiruhilekoan zifra hori -%13,6 murriztu zelarik. Euskadin izandako -%3,1eko jaitsiera hori ez dator bat estatu osoan gertatutakoarekin, hor 2022an konkurtsoan sartutako enpresen igoera +%16koa izan baita.

Azkenik, eta Euskadiko autonomoen kopuruari dagokionez, urtarrilean 1.175 gutxiago erregistratu ziren, 2012tik urtarril batean izandako jaitsierarik handiena, eta kopurua guztira 167.821ekoa da, hau da, minimo historiko berri bat, -%0,6ko urtearteko jaitsierarekin.