Euskal enpresak aurrera doaz genero berdintasunarekin duten konpromisoan, erronka handiak dituzten arren

  • Confebaskek enpresetako genero berdintasunari buruzko Euskadiko lehen diagnostikoaren emaitzak aurkeztu ditu (ikusi txostena hemen)
Confebask

Confebask eta Adegiko presidenteak, ebek eta SEAko presidenteak, eta Mercè Brey hizlariaa, Mikel Torres lehendakari ordearekin ihardunaldia amaitzean (Argazkia, Confebask)

2025-10-06

EAEko 265 konpainiari egindako inkesta batetik abiatuta –Euskadin horrelako lehenengoa da– eta Confebaskeko lurralde erakundeen parte hartzearekin –Adegi, Cebek eta SEA–, diagnostikoak erakusten du aurrerapauso esanguratsuak egin direla berdintasunaren aldeko politikak eta neurriak txertatzeko, eta, aldi berean, oraindik bidea egiteko duten arloak identifikatzen ditu.

 

Aurrerapen nabarmenak

  • Enpresa gehienen konpromisoa: Enpresa zuzendaritza gehienek genero berdintasunaren aldeko konpromiso formala eta esplizitua dute, eta gehienek Berdintasun Planak dituzte dagoeneko.
  • Hautapen prozesuak: Inkestako enpresen ia erdiek (%45) hautagaitza parekideak ziurtatzen dituzte, bai hautapen prozesu guztietan (%35), bai genero ordezkaritza txikiagoa dagoela antzematen duten kasuetan (%10). 
  • Barne sustapena: Emakumeak gizonak baino proportzio handiagoan sustatzen dira erakundeetan, batez ere enpresa txikietan, eta horrek emakumeen lidergo potentziala hazten ari dela islatzen du.
  • Kontziliazioa: Enpresen %82k sartzeko eta irteteko malgutasuna dutela ziurtatzen dute. Lanaldi jarraituak eta telelana sendotzen ari dira, eta kontziliazio neurriak gero eta gehiago ari dira zabaltzen, batez ere enpresa handi eta ertainetan.
  • Formazioa: Hamar enpresatik seik berdintasunaren arloko formazioa eman dute, eta ehuneko hori %80ra iristen da enpresa handien eta ertainen kasuan.

 

Bideratu gabe dauden erronkak

  • Soldata arrakala: gizonek emakumeek baino %9 gehiago irabazten dute batez beste, baina alde handiak daude sektoreka: %3 industrian eta %21,5eraino zerbitzuetan.
  • Emakumeen presentzia departamentuka: emakumeen presentzia Administrazioan, Finantzetan eta Giza Baliabideetan kontzentratzen da, eta urria da Ekoizpenean –bereziki Industrian– eta Informatikan.
  • Emakumeen presentzia zuzendaritza postuetan: Emakumeen parte hartze erlatiboak urria izaten jarraitzen du administrazio kontseiluetan eta zuzendaritza postuetan, eta urritasuna bereziki nabarmena da Industrian.
  • Erabakiak hartzeko aukera: administrazio kontseiluek gehiengo maskulinoa duten gune izaten jarraitzen dute.
  • Ezarpen desberdina: enpresa handien (aurreratuagoak) eta konpainia txikien (non neurriak mugatuagoak diren) arteko
  • arrakala esanguratsua da oraindik ere. Ertainak eta handiak dira berdintasun politiken buru, eta txikiek erritmo motelagoa dute ezarpenean.

 

Adierazpen instituzionala

Amaierako hitzaldian, Tamara Yague Confebaskeko presidenteak nabarmendu duenez, “jardunaldi honetan zehar agerian geratu da funtsezko zerbait: aurrera egin dugu... baina erritmoa ez da behar bestekoa”.

Berdintasuna politika, estatistika edo giza baliabideen txostenetatik harago doa. Gaur goizean gustatuko litzaidake lidergo errealaz hitz egitea, etiketarik gabeko talentuaz, eta enpresa gizatiarragoak, adimentsuagoak eta, beraz, arrakastatsuagoak eraikitzeko erabaki kontzienteaz”.

Helburu hori lortzeko “emakume eta gizon guztien partaidetza beharrezkoa” dela gogoratu ondoren, amaitzeko, Tamara Yaguekerabakia gurea” dela ziurtatu du. Unea orain da. Izan gaitezen lider ausardiaz. Koherentziarekin eta konpromisoarekin.

Hitzaldiaren aurreko mahai inguruan, Adegiko presidente Isabel Bustok nabarmendu zuen beharrezkoa dela “gure enpresen kulturaren eraldaketa bultzatzea, efektiboagoak eta afektiboagoak izan daitezen; eta, azken horretarako, pertsona guztiak, bereizketarik gabe, berdinak sentitu behar dira”.

Cebekeko presidente Guillermo Bucesek azpimarratu zuen ezinbestekoa dela “euskal enpresetan berdintasun politikak arrakastaz bultzatzeko beharraz hitz egitea eta eztabaidatzea, eta hori da hain zuzen gaur egiten ari garena, baina gure betebeharra aplikatzea da, eguneroko praktikara jaistea, aztertzea, neurtzea eta horretan jardutea. Enpresei hori egiteko tresnak eta bide orri bat eman behar dizkiegu, eta zeregin horiek egiteko traktore izan behar dugu”.

Eta SEA Empresas Alavesaseko presidente Juan Antonio Sanchez Corcherok, berriz, “enpresa kultura inklusiboa sortzeko beharra” azpimarratu zuen, “non berdintasuna ez den izapide bat, konbikzioa baizik

Hirurek duela urte batzuk euren erakunde enpresarialetan abian jarritako programak gogoratu dituzte, eta, oraindik egiteko asko dagoen arren, lehen aurrerapauso esanguratsuak ematen ari direla adierazi dute.

Azkenik, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak itxi du jardunaldia.

-------------------

CONFEBASK

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da.

Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta Estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.

 Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94 ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Horrez gain, 7.600 milioiko ekarpena egiten dute langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.