Enpresei emandako kreditu berria %6 baino gehiago hazi da aurtengo lehen hilabeteetan, eta bereziki igo da ETE-etan

  • Confebasken newsletter berria enpresen finantzaketari buruz (ikusi hemen)
Confebask

2024-07-09

Enpresen finantzaketari buruzko Confebasken azken newsletterrean irakur daitekeenez, enpresentzako kreditu berria %6,3 hazi da maiatzera arte, igoerak kontraste handia izanik 2023an konputatutako %7,3ko jaitsierarekin.

Enpresen tamainari dagokionez, kreditu berri horren hazkundea batez ere ETE-ei dagokiela nabarmentzen da, horren bolumena %9,1 handitu baita iazko aldi berdinarekin alderatuta, jarraian hirugarren urtez igo delarik.

Enpresa handiei emandako kreditu berriak ere gora egin du maiatzera arte, baina, kasu horretan, apalago, %3, baina 2023ko jaitsierarekin kontrastea eginez, -%18,7koa izan baitzen.

Enpresentzako kredituaren kostuari dagokionez, Espainiako ETE-entzako tasa pixka bat hazi zen maiatzean, eta %4,96an kokatu zen. Nolanahi ere, Europako ETE-ek ordaintzen dutenaren azpitik jarraitzen du (%5,36).

Espainiako enpresa handiek ordaintzen duten tasari dagokionez, azken urteetako maximoetatik gertu jarraitzen du (%5,02), 2008ko uztailetik izandako balio altuenetako bat. Eta kasu horretan, gainera, Europako lehiakideek ordaintzen duten batezbestekoa baino pixka bat gehiago da (%4,99).

Horrez gain, enpresen berankortasuna egonkor mantendu zen urteko lehen hiruhilekoan, %4,1ean, 2023ko lehen hiruhilekoaren maila berean, 2008tik izandako mailarik txikienetan.

Datu horiek guztiak kontsulta daitezke newsletter honetan, non, ohi bezala, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak abian dituzten programa eta laguntza lerroei buruzko informazioa jasotzen den, baieta enpresa finantzaketarako finantza erakundeen eta Confebaskeko erakunde kideen – Adegi, Cebek eta Sea – arteko akordioei buruzko informazioa ere. Enpresa finantzaketari buruzko beste albiste interesgarri batzuekin osatuta.