Confebasken txostena Euskadiko enpresen kopuruaren eboluzioaz: 2017ko Apirila

Confebaskeko azkenengo txostenaren arabera, Apirilaren enpresen kopurua igo da Euskadin, hirugarren hilabetez jarraian. Martxoarekin alderatuta, 311 enpresa gehiago daude, eta gaur egun Gizarte Segurantzan 59.112 erroldatuta daude, 2012tik dagoen kopururik haundiena.
Beste alde batetik, langile autonomoen kopuruak gora egin du baita ere Apirilean baina bakarrik 16 pertsona gehiago daude erroldatuta. Hau da, 2013tik zenbakirik motelena. Beste alde batetik, zordunen lehiaketaz, 2017ko lehenengo hiru hilabetetan, enpresen zenbakia %7’7a jeitsi da: 72 izan dira, kopururik bajuena 2008tik.
Labur bilduz, Apirila hilabete positiboa izan da enpresen eboluzioan, eta ez hain ona autonomoen kopuruan. Hazkundearen erritmoak osa ahula izaten jarraitzen du. Honek argi erakusten du krisiaren ateraldia zaila izaten ari dela enpreseetarako, eta neurri zehatzak garrantzitsuak direla enpresen susperraldia indartzeko.