Enpresentzako kreditu berria %17 azeleratu da urte hasierarekin bat, batez ere enpresa txiki eta ertainei emandakoa

  • Confebasken buletin berria Enpresen Finantzaketari buruz
financiación

2016an enpresei emandako kreditu berria jaitsi ondoren, iaz gauzak aldatu egin ziren, eta 2017a %5,7ko igoerarekin amaitu zen. Hobekuntza areagotu egin da 2018ko urtarrilean, hazkundea oraindik handiagoa izan baita, hau da, %17’8, urtearteko konparazioan; hazkundearen arrazoia, bereziki, enpresa txiki eta ertainei emandako kreditu berria izan da. Izan ere, enpresa txiki eta ertainei (ETE )emandako mailegu berriaren kuota, lehendabiziko aldiz, enpresa handiei emandakoa baino handiagoa izan da: %55,4 eta %44,6, hurrenez hurren. Gainera, ETEei emandako kredituen kostua ia berdina da estatuan eta Europar Batasunean - %2,15 -; konpainia handiei emandakoa, berriz, %0’5 garestiagoa da estatuan - %1,67 – eurogunean baino - %1,15 -.

Zifra horiek Luzaroko zuzendari gerente Pedro Martinez de Alegriaren iritzia berresten dute, izan ere, Confebaski emandako elkarrizketan adierazi duenez, “gaur-gaurkoz, oro har, enpresa proiektu bideragarriek tasa onak eta zentzuzko epeak lortzen dituzte”. Luzaro partaidetzazko maileguen euskal sozietate bat da, orain dela 25 urte ekimen publiko-pribatuz eratua, eta, aipatu elkarrizketa berean, Martinez de Alegriak Luzarok 25 urte horietan izandako jarduerari buruzko errepasoa egin eta etorkizuneko aurreikuspenak aztertu ditu: “1.700 euskal ETE babestu ditugu 680 milioi eurorekin, 2.000 milioi euroko inbertsio produktibo bati tira eginez”.

Aipatu elkarrizketa zein enpresa finantzaketari, kostuari eta berankortasunari buruzko azken datuak osorik kontsulta daitezke gaiaren gainean Confebaskek argitaratu berrien duen azken Newsletterrean, zeinean, besteak beste, albiste finantzarioak eta euskal enpresei laguntzeko indarrean dauden finantza programak ere kontsulta daitezkeen.

Newsletterra ikusi