Eraikuntzaren euskal sektorea, funtsezko eragilea Euskadiko trantsizio ekologikoan

  • Confebasken Newsletterraren zenbaki berria Ingurumenari buruz (irakurri hemen)
construcción

2021-10-22

Confebaskek ingurumenari buruzko newsletterraren azken zenbakia argitaratu berri du, eta, besteak beste, Confebaskeko Ingurumeneko arduradun Amaia Lopez Iriondoren iritzi artikulu bat dago, eraikuntzaren euskal sektoreari erreparatzen diona, “Euskadiko trantsizio ekologikorako funtsezko eragile gisa”.

Tribuna horretatik Lopez Iriondok dioenez, “etxebizitzak zaharberritzea, hiriak berrurbanizatzea eta modernizatzea bera dira eraikuntzaren euskal sektoreak heldu beharreko elementu nagusiak gure hirietako trantsizio ekologikoa eta energetikoa egiazki gauzatzeko”. Confebaskeko ingurumeneko arduradunak “hondakinak birziklatzetik haratago joatera" animatu du eraikuntza sektorea, “sektore guztiz zirkularra bilakatzeko”.

Iritzi artikulu horrez gain, Confebasken newsletterrak bere ohiko atalak biltzen ditu, besteak beste, enpresa munduko pertsona nabarmen bati egindako elkarrizketa. Kasu honetan, Adriana Uribesalgo izan da, Ekomodoko zuzendari sortzaile eta fundatzailea. Konpainiako arduradunak nabarmendu duenez, bere enpresan “gaur egun birziklatzen ez diren plastikozko material berriak birziklatzeko potentziala maximizatzen dugu… Gure ustez, produktu berriak egiteko materialik onena lehendik dagoena da”.

Gainerakoan, ingurumenaren buletin honetan hainbat ekarpen ere irakur daitezke, esate baterako, argia garestitzearen zergatia azaltzen dutenak, edo ingurumenaren eta enpresen aldeko ekimen instituzionalak ezagutzera ematen dituztenak.

NEWSLETTER OSOA (web bidez)