Euskadik aurreko hilean baino 236 enpresa gehiago erregistratu ditu, martxorako zifrarik onena 2019tik

  • Confebasken buletina Enpresa Sarearen Bilakaerari buruz, martxoari dagokionez
Confebask

2024-04-12

Martxoan otsailean baino 236 enpresa gehiago erregistratu dira Euskadin, eta hori 2019tik martxorako zifrarik onena da. Guztira, Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopurua Euskadin 57.835era iritsi da martxoan. Zifrak gora egin du duela urtebete zegoenarekin alderatuta ere. Zehazki, 127 gehiago dira, 2023ko martxokoak baino +%0,2.

Urteko konparazio horretan bertan, sektoreka, erregistratutako enpresen kopurua Industrian baino ez da jaitsi, eta bera da pandemiaren aurretik, 2020an, zeudenekin alderatuta gehien jaitsi dena ere: zehazki, 325 gutxiago dira, -%4,9.

Estatu osoan gertatzen ari denarekin alderatuta, enpresa kopuruaren hazkundearen erritmoa txikiagoa da, +%0,2 Euskadin, eta +%1,2 estatuan.

Autonomoen kopuruari dagokionez, martxoan 455 pertsona gehiago ziren Euskadin, 2014. urtetik martxoan izan den kopururik altuena, autonomoen guztizkoa 166.849 izanik.

Nolanahi ere, oraindik gutxiago dira duela urtebete zeudenak baino, urte arteko -%0,7ko jaitsierarekin. 2020ko otsailarekin alderatuta, 3.395 autonomo gutxiago daude, hau da, termino portzentualetan, -%2 gutxiago.