“Egungo zailtasunak gorabehera, euskal enpresaburuek inbertsioaren eta enplegua mantentzearen alde egiten jarraitzen dute”

  • Isabel Busto Confebaskeko lehendakariaren adierazpenak ‘Korta Sarien’ aurtengo edizioaren banaketan
Confebask Korta sariak

Confebaskeko, Cebekeko, Adegiko eta Seako presidentak, sarituen alboan besteak beste (Argazkia, Irekia)

2022-11-22

Aurtengo edizioan, hauek dira sarituak: Gonzalo Anton San Juan, SEA-Arabako Enpresaburuen Elkarteak proposatua; Maria Josefa Errazkin Artetxe, Korta Bidetik Fundazioak aurkeztutako hautagaia; Ana Belen Juaristi Urdangarin, Adegik aurkeztua, eta Mariano Ucar Angulo, Cebekek proposatua.

Sariak banatzeko ekitaldian egindako hitzaldian, Isabel Busto Confebaskeko presidenteak esan duenez, “saridunak nabarmendu egiten dira beren kemenagatik, zoritxarra gainditzeko gogoagatik, lanagatik eta konstantziagatik. Dakigunez, Joxe Mari Kortaren brezko balioak dira, zeina gaur hemen ohoratzen baitugu. Hain zuzen ere, beren proiektuaren alde egindako apustu irmoaren (arrisku pertsonal ikaragarriak barne) eta lortutako lehiakortasunaren ondorioz, herrialde honetako enpresariek inbertitu egiten dute, enplegua sortzen dute eta gure bizitza eta ongizate maila mantentzeko behar besteko baliabideak sortzen dituzte”.

Horregatik -jarraitu du Isabel Bustok-, enpresa mundutik ez dugu ulertzen enpresari buruz batzuetan transmititzen den irudi negatiboa. Enpresa konponbidearen parte izan da, da eta izango da, ez arazoaren parte. Izan ere, gaur egun guztiok ezagutzen ditugun zailtasunak gorabehera, euskal enpresa gehienek inbertitzen jarraitzearen alde egiten dute, baita enplegua mantentzearen alde ere. Beste behin ere, euskal enpresariak ausartak izaten ari dira, horrela, herrialdearen aldeko konpromisoa erakutsiz”.

Ildo horretan, Isabel Bustok bereziki azpimarratu nahi izan duenez, “Confebaskek eta bere erakunde kideek – Adegi, Cebek eta Sea –, eta euskal enpresa guztiek, oro har, herrialdearekin dugun enpresa konpromisoa berresten dugu, eta ongizate kolektiboari egiten diogun ekarpena aldarrikatzen dugu. Halaber, krisi berri hau gainditzen eta datozen hamarkadetan aurre egin beharreko erronkei arrakastaz aurre egiten laguntzeko borondatea dugula adierazi nahi dugu”.

Egungo testuinguruan, gaur saritutako lau lagunena bezalako adibideak erreferente bereziki baliotsua dira”, amaitu du.