Confebask-ek positibotzat jotzen du Euskal Finantza Aliantza sortzea

  • Eusko Jaurlaritzaren helburua da 4.000 milioi euro mobilizatzea, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, Euskadiko eraldaketa ekonomiko eta industriala bultzatzeko.

 

Gobierno vasco

Argazkia (Irekia)

2025-03-03

Confebask-eko lehendakaria, Tamara Yague, gonbidatua izan da gaur goizean Euskal Finantza Aliantzaren eraketa ekitaldira, Imanol Pradales lehendakariak aurkeztu duen ekimenera.

Protokoloa Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi finantza-erakundek sinatu dute (Euskadiko BGAE Federazioa, BBVA, Laboral Kutxa, Kutxabank, BBK Fundazioa, Kutxa Fundazioa, Vital, BasqueFik eta Elkargi), eta horrela jarri da abian Euskal Finantza Aliantza. Ekimen hau Noël d’Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak bultzatu dute.

Lehendakariak iragarri du bere Gobernuak dagoeneko abiatu dituela izapideak Euskal Finantza Institutua 1.000M€-ko finantza-gaitasun gehigarriaz hornitzeko. “Gure helburua da 1.000M€-ko inbertsio publiko horrek gutxienez beste 3.000 milioi euroko kapital eta aurrezki pribatuak mobilizatzea, egungo legegintzaldian guztira 4.000 milioi euroko finantza-potentziala lortzeko.”

Baliabide horiek esklusiboki bideratuko dira Euskadiko eraldaketa ekonomikoari lotutako inbertsioetara, bereziki sektore teknologiko eta industrialera, bai eta beharrezkoak diren azpiegitura zientifiko eta energetikoetara ere.

Confebask-ek ekimen hau modu positiboan baloratu du, eta azpimarratu du “bide onean” dagoela.

Gehiago Irakurri Irekian

----------------------------

CONFEBASK-I BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.