“Martxan dauden trantsizioei dagokienez, gure industria irteerako kokapen on batetik abiatzen da, baina tamaina, pertsonak, finantzaketa eta fiskalitate hobea eta antzeko erronketan aurrera egin behar dugu”

  • Confebaskeko Pablo Martinen adierazpenak, DVk “Trantsizio ekologikoaren aukerak euskal industriarentzat” izenburuarekin antolatutako jardunaldian.
Confebask

Confebaskeko Pablo Martin,  ezkerretik laugarrena, ihardunaldiaren beste hizlariekin batera (Argazkia, Aelec)

2024-03-14

El Diario Vascok jardunaldi bat antolatu du euskal industriak martxan dagoen trantsizio ekologikoan eta ingurumenekoan dituen aukerak aztertzeko. Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martin izan da gonbidatuetako bat. Eta, testuinguru horretan adierazi denez, “trantsizio hori aukera handia da gure industriarentzat, irteerako kokapen on batekin abiatzen baita. Balio kate guztietan lider energetikoak ditugu, enpresa txiki eta ertain hornitzaileen ekosistema on bat, ekoizpen sare berritzaile bat, nazioartekotua, eta industria politika finkatua”.

Hala ere – azpimarratu du Pablo Martinek –, hainbat alderditan aurrera egin behar dugu, horien artean egonik eraldaketa handi horiei aurre egiteko enpresen tamaina egokia; talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko erronka; eta gure enpresak finantzatzeko hobekuntzak, baita beharrezko inbertsioak erraztu eta sustatuko dituen fiskalitate bat ere”.

Confebaskeko Ekonomiako arduradunak gure industriak ekonomiaren deskarbonizazioari arrakastaz aurre egiteko identifikatu duen beste alderdietako bat da “lankidetza publiko-pribatua elkarrekiko konpromisoaren egungo mailetan mantentzea, ‘herrialdea/enpresa – enpresa/herrialdea', zeina urte askotik datorren, eta hain emaitza onak ematen ari den”.

Finean, Pablo Martinek ondorioztatu duenez, “energia berriztagarriak negozio aukera paregabea dira, eta guztion artean arrakastaz kudeatzen jakin behar dugu. Gure industria lehiakorragoa bihurtu behar dugu, eta, orain arte bezala, erakunde publikoen babesarekin egin behar dugu. Industria gehiago badago, enpresa hobea, kalitatezko enplegu gehiago eta guztiontzako aurrerapen handiagoa egongo delako”.

Confebaskeko Ekonomiako arduradunak mahai inguru batean parte hartu du, eta horretan izan dira, halaber, Energiaren Klusterreko zuzendari nagusi Jose Ignacio Hormaeche, Orkestrako Jorge Fernandez, Vidralako jasangarritasun zuzendari Galo Alvarez Goikoetxea eta Pasaiako portuko zuzendari David Candelario.