- Bisitaldia, Confebaskek ‘Legebiltzarra-Enpresa’ garatutako programa zehatz bateri esker antolatu da

Legebiltzarkideak, Marta Barredo Herditeko CEOarekin eta Confebasken eta SEA-Arabako Enpresen ordezkaritzarekin (Argazkia, Confebask)
2025-01-22
Gaur goizean, Arabako Herdit enpresa industriala bisitatu du Legebiltzarreko ordezkaritza batek. 1973an sortua, Herdit S.L. Arabako Aragizen (Araba) egoitza duen euskal enpresa bat da, 8.500 m2-ko instalazioekin eta 90 langile baino gehiagorekin.
Soldadura espezializatuan aditua, Herdit-k industria sektore ugariarentzat egiten du lana: ingurumena, automobilgintza, aeronautika, kimika, trenbideak, elikagaiak eraikuntza, ekipamendu ondasunak, elektronikoa eta energia berriztagarriak, besteak beste.
Euskal legebiltzarkideek lehen eskutik ezagutu dute bere sektorean puntakoa den, eta Euskadin erroak, inbertsioa eta erabakiak hartzeko erdigunea mantentzen dituen euskal enpresa industrial ertain baten esperientzia.
Horrez gain, haien erronka nagusiei buruz, eta AEBetan zein Europan datozen aldaketei nola aurre egiten dieten hitz egiteko aukera izan dute.
Herdit-eko CEO den Marta Barredok eta bere zuzendaritza taldeko zenbait kidek jaso dute Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza. Bisitan, Confebaskeko ordezkariak ere batu zaizkie: Eduardo Aretxaga, zuzendari nagusia; Asier Aloria, Prestakuntza, Talentu eta Enplegu arloko zuzendaria; Pablo Martin, Ekonomia arduraduna, eta Juan Ugarte, SEA- Empresas Alavesaseko zuzendari nagusia.
Bestetik, parte hartu duten legebiltzarkideak, honak hauek izan dira: Industria Batzordeko presidentea den Mikel Arruabarrena, beste EAJko kideak diren, Markel Olano eta Alazne Arana; EH Bilduko Ander Goikoetxea; PSEko Jorge Juez; eta PPko Álvaro Gotxi.
Azken bisita hau Confebaskek abian jarritako ‘Legebiltzarra–Enpresa’ programaren ondorioa da, eta haren helburua euskal enpresen errealitatea Eusko Legebiltzarreko kideei gerturatzea da.
--------------------------------
CONFEBASK-i BURUZ
1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.