Confebask eta bere elkartekideak – Adegi, Cebek eta Sea – Ihoberekin elkarlanean ari dira, enpresei ikastaroak emanez, ekonomia zirkularrarekin lehiakortasuna hobetu dezaten

  • Jardunaldiak urte amaierara arte egingo dira, eta besteak beste, Confebaskek sinatutako ‘ETE Zirkularra’ aliantzaren emaitza dira (ikusi hemen)
Economía Circular Euskadi

2022-09-22

Duela hilabete batzuk Euskadiko enpresa erakunde nagusiek ‘ETE Zirkularra Aliantza’ programa sinatu zuten, eta Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea –, Eusko Jaurlaritzarekin batera, programaren ondoriozko lehen ekimen bateratua abiarazi dute.

Euskal enpresetan lanean diharduten profesionalentzako doako ikastaro batzuk dira, beren erakundeen lehiakortasuna nola hobetu ikasteko, ‘ekonomia zirkularra’ delakoak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko eta epe ertain eta luzerako joerak ezagutzeko.

Jardunaldiak Ihoberen ‘Basque Circular Hub’ estrategiaren barruan emango, eta gai hauek jorratuko dituzte: ‘Gardentasuna eta ingurumen posizionamendua’, ‘Bizi Zikloaren Analisia (BZA)’, ‘Jasangarritasuna eraikuntzan, elikadura eta edarietan, ontzietan eta enbalajeetan’ edo ‘Ingurumen aztarna, karbono aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak integratzea. Web tresna '.

Confebaskek eta bere elkartekideek – Adegi, Cebek eta Sea – interesa duten enpresei zabalkundea egin eta parte hartzeko laguntza ematen diete, baita ikastaroak emateko behar den azpiegitura ere.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, IKUSI HEMEN