"Gizartea bezala, enpresariak ere kezkatuta gaude txertaketa prozesua uste baino motelago doalako eta horrek eragin zuzena duelako jarduera ekonomikoan”

  • Eduardo Zubiaurreren adierazpenak ETB1en
Eduardo Zubiaurre

2021-03-03

ETB1eko ‘Egun On Euskadi’ programan egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gogorarazi du egungo krisi ekonomikoa pandemiak eragindako krisitik datorrela, eta, "hori gainditu arte, ez dugu lan erraza izango”; horregatik, "ahalegin guztiak” osasun krisia gainditzera bideratzeko dei egin du.

Ildo horretan, baieztatu duenez, "gizartea bezala, enpresariak ere kezkatuta gaude txertaketa prozesua uste baino motelago doalako eta horrek eragin zuzena duelako jarduera ekonomikoan eta krisitik ateratzeko gaitasunean. Zenbat eta txerto gehiago eta azkarrago jarri, dena errazagoa izango da egoera honetatik atera ahal izateko ", azpimarratu du.

Confebaskeko lehendakariak azpimarratu duenez, osasun arloko adituen irizpideetan eta erabakietan oinarrituta jardun behar dugu guztiok, eta "inork ez du zalantzan jartzen lehenengoa osasuna dela, osasunik gabe gainerakoa ezinezkoa baita. Baina, aldi berean, pandemia horrekin bizitzen jakin behar dugu, osasuna lehenetsiz, baina beti lanari duen garrantzia emanez, lanetik bizi garelako eta gure ongizatea eta baliabideak lanetik datozelako ", baieztatu du.

Horren harira, egoera modu "burutsuan eta “oso ondo” aztertu behar dela esan du, eta, ahal den neurrian, pertsonen osasuna eta jarduera ekonomikoa "bateratu".

 

Koiuntura

Gainerakoan, eta krisi ekonomikoari dagokionez, Eduardo Zubiaurrek onartu du galera ekonomikoak "ikaragarriak, historikoak eta gerra garaian gertatzen direnen antzekoak" izan direla. Confebaskeko lehendakariak azpimarratu duenez, "zorionez, euskal ekonomia eta enpresa sareak indarra du eta egoera honi aurre egiteko gai izaten ari da". Gainera, "enpresei finantzaketa bermatzeko eta errazteko" neurriak hartu izana txalotu du.

"Horri guztiari esker, guztion artean egoera honi aurre egitea lortzen ari gara, neurri traumatikorik hartu gabe, enpleguari nahiko ondo eutsiz eta enpresa asko itxi gabe. Erronka lehenbailehen eta bizirik irtetea da, enplegurik galdu gabe ", amaitu du.

ELKARRIZKETA IKUSI ETB1en