“Hemengoak / De aquí”, Confebasken inoiz argitaratu gabeko komunikazio kanpaina, euskal enpresek Euskadiren aurrerabideari eta ongizate sozialari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko

  • Kanpaina, euskaraz eta gaztelaniaz, azaroko lehen hamabostaldira arte luzatuko da
Confebask

2025-10-13

Euskal enpresek Euskadiko gastu sozial osoaren %94an laguntzen dute, Euskadiko BPGaren %70 inguru sortzen dute, 10 langiletik 7 enplegatzen dituzte, estatu osoko baldintzarik onenetan, eta Lanbide Heziketako milaka unibertsitario eta ikasleri prestakuntza praktikoa eskaintzen diete.

Horiek dira Confebaskek Euskadin inoiz argitaratu gabeko komunikazio kanpaina batean balioetsiko dituen zifretako batzuk, euskal enpresek Euskadiren aurrerabideari eta ongizate sozialari egiten dioten ekarpena eskala handian zabaltzeko asmoz.

Helburu horrekin, datozen asteetan, kanpoaldeko espazioak kontratatu dira EAEko hiru hiriburuetan (autobusak eta markesinak Donostian, metroa Bilbon eta tranbia Gasteizen), baita irrati eta telebistarako iragarkiak ere ETBn. Kanpaina osatzeko, mezu nagusiak Interneten eta sare sozialetan zabalduko dira, batez ere Linkedinen.

Ikusi gehiago hemen

 

-----------------------------

CONFEBASKI BURUZ

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua –Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba)– , Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.

Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94aren parekoa ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Euskal enpresak 7.600 milioirekin laguntzen du langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.