“Kontzertu ekonomikoak eskaintzen dizkigun aukera guztiak erabili behar ditugu zergak hobeto biltzeko”

  • Elkarrizketa Confebaskeko zuzendari nagusiarekin Radio Euskadin
Confebask

Eduardo Aretxaga, elkarrizketaren une baten (Argazkia, Confebask)

2024-01-22

Gaur Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak “kontzertu ekonomikoak eskaintzen dizkigun tresna guztiak erabiltzearen alde” egin du, “‘hobeto bilduko’ duen zerga politika bat diseinatzeko”.

Ez gara zergak jaisteaz ari, – argitu du Confebaskeko zuzendari nagusiak –, baizik eta inbertsioa, I+G+B... gehiago sustatuko duten pizgarri fiskal berrien alde egiteaz euskal enpresarentzat estrategikoak diren gaietan. Horri esker, enpresak gaur egungo mundu globalizatuan lehiatu ahal izango dira, eta horrek, aldi berean, enplegu gehiago eta BPG gehiago sortu.

Finean – amaitu du Eduardo Aretxagak –, kontua da ‘gazta’ handiagoa egitea, ondoren, gehiago banatu ahal izateko.  Orain arte, Euskadiko politika fiskala gehiago biltzera bideratu da. Horren ordez, guk ‘hobeto biltzea’ proposatzen dugu ', horrela, kontzertu ekonomikoak eskaintzen digun ahalmen guztia erabiltzeko, gehiago hazteko aukera emango diguten tresnak diseinatzeko”.

Elkarrizketan, Eduardo Aretxagak Josu Jon Imazenzorroztasun intelektuala eta ibilbide profesionala eta pertsonala” defendatu ditu, Teresa Ribera presidenteordeak Repsoleko CEOaren aurka egindako kritiken ondoren, Imazi Europako energia politikari egindako kritikengatik ‘negazionismoa’ eta ‘berandutza’ leporatu dizkiolarik.

Jakina, ez nago batere-batere ados gobernuko hirugarren presidenteordeak erabilitako kalifikazioekin. Denok ezagutzen dugu Josu Jon Imazen zorroztasuna, zeinak aspalditik errepikatzen duen gauza bakarra baita martxan dagoen trantsizio energetikoan ez dela teknologiarik baztertu behar deskarbonizazioaren helmugara garaiz eta behar bezala iristeko, horniduraren segurtasuna eta Europako industriaren oinarria arriskuan jarri gabe”.