“Lan merkatuaren datuak positiboak dira eta portaera ona erakusten dute urte askotako martxorik onenean”

  • Confebasken balorazioa martxoko langabezia eta enpleguaren zifrei dagokienez
Confebask

Pablo Martín,  Confebaskeko Isabel Busto lehendakariaren alboan (Argazkia, Manu de Alba para Confebask)

2023-04-04

Euskadik otsailean baino 3.000 langabe gutxiago eta duela urtebete baino 8.000 gutxiago erregistratu ditu martxoan, Lanbideko bulegoetan erregistratutako langabeziari buruz argitaratu berri diren datuen arabera. Horrenbestez, erregistratutako langabeen kopurua, guztira, 110.000ko langatik behera dago (109.192), hau da, 2008ko abendutik izandako zifrarik baxuenetik behera. Sektoreka, Euskadin langabeziak behera egin du Industrian eta Zerbitzuetan, eta Eraikuntzan mantendu egiten da. Langabeziak 2005az geroztik izan duen portaerarik onena da.

Enplegua sortzeari dagokionez ere, joera positiboa da. Euskadik, martxoan, otsailean baino 6.500 afiliatu gehiago izan ditu Gizarte Segurantzan, eta duela urtebete baino ia 14.000 gehiago. Hazkunde horren ondorioz, Gizarte Segurantzan guztira 995.000 afiliatu daude (zehazki, 994.655), eta horrek Euskadin afiliazio errekor berri bat ekarri du. Enplegua sortzeari dagokionez, duela hogei urte baino gehiagotik (2001) martxorik onena da. Gainera, afiliazioak sektore guztietan egin du gora, bakoitzaren garrantziaren proportzioan.

Zifra horien aurrean, Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak nabarmendu du “Euskadin urteko lehen hiruhileko honetan lan merkatuak izan duen martxa ona, gerta zitekeela aurreratu genuenaren ildotik”.

Balorazioa – amaitu dupositiboa baino ezin da izan. Bai langabeziak eta enplegu sorrerak portaera ona erakutsi dute, orain dela urte askotatik izan den martxorik onenean, eta horrek, gainera, agerian uzten du euskal enpresak enplegua mantendu eta sortzeko duen konpromisoa”.