“Apirilean langabezia eta afiliazio datuak positiboak izan dira Euskadin, eta duela hilabete batzuk espero baino hobeak”

  • Confebasken balorazioa apirilean erregistratutako langabezia eta enplegu zifrei buruz
Confebask

2023-05-04

Lanbidek gaur argitaratutako datuetan ikus daitekeenez, enplegu zerbitzu publikoan izena eman duten langabeen kopurua jaitsi egin da Euskadin, ia 1.200 lagun gutxiagorekin (1.191) aurreko hilabetearekin alderatuta, hau da, -%1,9 gutxiago. Jaitsiera are nabarmenagoa da konparazioa aurreko urteko hilabete berdinarekin egiten badugu, orduan baino 7.500 pertsona gutxiago baitaude langabezian.

Horrez gain, eta Gizarte Segurantzan erregistratutako okupatuen kopuruari dagokionez, gaur egun aurreko hilean baino 2.588 afiliatu gehiago daude, eta duela urtebete baino 14.753 gehiago, eta horrek okupazio zifra milioi bat kotizatzailetik oso gertu uzten du, 997.243ko errekor historiko batekin.

Zifra horiek mahai gainean direla, Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak hedabideei egindako adierazpenetan esan duenez, “datuak positiboak dira, hilabete ona izan da, Euskadin langabeziak jaisten jarraitu duelako, orain 108.001 pertsonakoa izanik, 2008ko abendutik izandako mailarik baxuena. Gainera, langabeziaren murrizketa sektore guztietan gertatu da, Eraikuntzan izan ezik, hor mantendu egiten baita”.

Baina, gainera - jarraitzen du Pablo Martinek -, Euskadiko langabeziaren datu horrekin batera, okupazioaren errekorra dator, 997.000 afiliatu pasatxorekin sektore guztietan, eraikuntzan izandako jaitsiera txiki bat izan ezik”.

Gauzak horrela, Confebaskeko Ekonomia arduradunak azpimarratu duenez, “datuak positiboak dira, eta duela hilabete batzuk espero zena baino hobeak, Euskadiko lan merkatua nahiko ondo portatzen ari baita urtearen lehen hilabete hauetan”.

Azkenik, ekitaldiaren gainerako zatirako aurreikusitako bilakaerari dagokionez, eta hasieran aurreikusitakoa baino hobea izan badaiteke ere, Pablo Martinek gogorarazi du “oraindik nahiko kontuz jokatu behar dela, gerra agertokiak hor jarraitzen duelako, inflazio handiko agertokia ere hor dagoelako eta oso zaila delako iragarpen ehuneko ehun fidagarria egitea”.