Confebask, Adegi eta Sea, ‘Languages lanean’ nazioarteko kongresuan, enpresetan hizkuntza kudeaketaren erronkei buruz

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatuta, adituak eta hizlariak bildu ditu Bilbon bi egunez
Confebask

Confebask, Mondragon Taldea eta Adegiren komunikazio zuzendariak, Kongresauren atsedenaldi baten (Argazkia, Confebask)

2024-01-18

Confebask, Adegi eta Sea-Arabako Enpresak – azken hori laguntzaile gisa ere – ‘Languages lanean’ lehen Nazioarteko Kongresuaren inaugurazioan izan dira, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, enpresen hizkuntza kudeaketaren erronka aztertzeko asmoz, enpresek beren jarduera gaur egungo mundu hain globalizatuan garatzen dutela kontuan hartuta.

Euskadiko zein Europako adituek eta txostengileek testigantza eman dute enpresa berean hizkuntza anitzen erabilera nola kudeatu beharko litzatekeen azaltzeko, lehiakortasuna eta tokiko bezeroarekiko hurbiltasuna hobetzeko.

Ildo horretan, gehienek nabarmendu dute azken eroslearengandik hurbilen dagoen hizkuntzan erantzutearen garrantzia, are gehiago mundu luze-zabalean lan egiten denean.

Testuinguru horretan, euskal enpresek beren eguneroko jardunean euskara integratzeko moduari buruzko ikuspegia eman dute. Euskal hizlarien artean, Leire Mugerzak, Mondragon Korporazioaren Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidenteak, eta Sandra Sanchezek, GKN Zumaiakoak, parte hartu dute.

Kongresuan, Confebaskek, Adegik eta SEA-Arabako Enpresak erakundeek ikuspuntuak eta esperientzia trukatzeko aprobetxatu dute, besteak beste, Mondragon Taldearen Komunikazioko zuzendari Javier Marcosekin.