Confebaskek enpresentzat interesgarriak diren gaiak helarazi dizkio Idoia Mendia lehendakariordeari ikasturte politiko berriari begira

  • Bilera instituzionala Lakuan
MDS

Confebaskeko eta Jaurlaritzako ordezkariak, bilera hasi baino lehenago (Argazkia. Irekia)

2021-09-10

Confebaskek eta Idoia Mendia lehendakariordeak bilera egin dute gaur goizean Lakuan, ikasturte politiko bakoitzaren hasieran bien artean izan ohi diren harremanen barruan. Confebaskeko ordezkariak izan dira Eduardo Zubiaurre, lehendakaria, Eduardo Aretxaga, zuzendari nagusia, eta Prestakuntza, Talentu eta Enpleguko zuzendari Asier Aloria eta arlo Juridiko-laboraleko zuzendari Virginia Mugica, baita Enpleguko arduradun Carlos Pereda ere.

Bileran Confebaskek lehendakariordeari adierazi dionez, beharrezkoa da herrialdearentzat estrategikoak diren bi erronkari lehentasuna ematea: alde batetik, gainbehera demografikoa dago, jaiotza tasa, immigrazioa eta talentua erakartzeko politikak sustatzera beharko gaituena, eta, bestetik, pertsona aktiboen beharrezko kualifikazioa eta birkualifikazioa. Hori guztia bi helbururekin:  batetik, aurki enpresetan beharrezkoa izango den pertsonen ordezkapena bete ahal izatea, eta, bestetik, haien profilak ekoizpen eskakizun berrietara egokitu ahal izatea.

Gainera, Confebaskek  enpresentzat kezkagarriak diren eta lehendakariordearen eskumenekoak diren beste gai batzuez hitz ahal izan du harekin, hala nola Euskadin batez beste dagoen lan absentismo maila altua, edo aldi baterako erregulazio espedienteei buruz eman berri diren epai judizialak, euskal enpresetan ziurgabetasun juridikoa eragiten ari baitira.