“Erronka demografikoarekin eta belaunaldi erreleboari ekiteko arazoekin, Lanbide Heziketak are rol garrantzitsuagoa jokatu behar du”

  • Confebaskeko Asier Aloriak El Confidencial egunkariari egindako adierazpenak (ikusi hemen)
Asier Aloria

2023-03-26

El Confidencial egunkari digitalean egindako adierazpenetan, Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enplegu zuzendari Asier Aloriak Euskadiko Lanbide Heziketaren ereduari balioa nabarmentzen du, eta egungo egoeran LHaren protagonismo handiagoa erreibindikatzen du. “Estatuan hori bultzatzen aitzindari izan ginen, duela 30 urte baino gehiago Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen espezifiko bat sinatu genuenean. Euskal enpresa sarearen eskarietara eta beharretara beti egokitzen ari den sistema bat da, hiru zutabetan oinarritua: lankidetza, konpromisoa, adostasuna”.

Bere ustez, beraz, euskal enpresarientzat Lanbide Heziketak'funtsezko rola' jokatu behar du Euskadiren etorkizun ekonomiko eta laboralean. Izan ere, dagoeneko, datuek errealitate hori adierazten dute. “Euskadin eskatzen diren profilen %50 inguru FPkoak dira. Industriaren arloan, %65era ere iristen dira”. Eta, gainera - jarraitzen du Asier Aloriak - erronka demografikoarekin eta belaunaldi erreleboari ekiteko arazoekin, Lanbide Heziketak are rol garrantzitsuagoa jokatu behar du”.

Horrez gain, estatu osoan argitaratzen den El Confidencialeko erreportajean LHaren euskal eredua Espainian erreferentea dela ere nabarmentzen da. Horretan inspiratu zen Gobernu Zentralak bultzatutako Lanbide Heziketaren Legea.

Ikusi gehiago El Confidencialen (hemen)