- EAEko konpainien sare eta truke elektronikoko ekipamendua nabarmen hobetzen da neurriarekin batera
2019-01-02
Confebasken Enpresa Dimentsioari buruzko Newsletteraren azken zenbakian zehazten denez, 20 langile baino gutxiagoko enpresen %24-%26k baino ez dute egiten merkataritza elektronikoa, eta 50 langile baino gehiagoko firmetan, berriz, %33 baino gehiago dira egiten dutenak.
Zenbaki honetan, Confebaskek EAEko Informazioaren Gizartearen eta Enpresa Dimentsioaren arteko harremana aztertzen du. Eta, agerian geratu denez, enpresen sare eta truke elektronikoko ekipamendua nabarmen hobetzen da dimentsioaren arabera. Alegia, merkataritza elektronikoaren garapena handiagoa da enpresaren neurria handitu ahala.
Gainera, azpimarratzen da segurtasun informatikoko neurriak handiagoak direla dimentsio handiagoa duten enpresetan, baita informazioa kudeatzeko sistemen erabilera ere.
Buletinean datuak eta grafikoak ematen dira informazio horiei laguntzeko, eta OCDEren ohartarazpena ere jasotzen da, enpresen hazkundea moteldu nahi duten neurri arautzaileak kentzeko edo arintzeko beharrari buruz, izan ere, helmuga hori, hau da, dimentsioa handitzea, lortu beharreko helburuetako bat da Confebasken iritziz, gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta, ondorioz, biziraupena bermatzeko, enplegua sortzeko eta gure ongizate estatua mantentzeko.