Confebask finalista izan da 360 lehiakide baino gehiagoren artean Laneko Segurtasun eta Osasuneko Prevencionar II. Sarietan

  • Segurmania Zurekin zurekin proiektua – Confebaskek eta bere elkarte kideek sustatua – finalista geratu da ‘Prebentzio Kultura’ eta ‘Komunikazioa’ ataletan.
Segurmania

Prevencionar II. Sariak aurtengo urtarrilean deitu zituzten Prevencionar eta  E-saludable komunikabide digitalek, zeinek Espainia eta Latinoamerikako Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko komunikazio sarerik handiena osatzen duten.

Sarien bigarren edizioaren epaia ostiral honetan ezagutu da, Madrilgo Ramon Areces Fundazioan egindako gala jendetsuan, eta guztira 367 hautagai aurkeztu ziren, mota guztietako enpresa eta instituzioen artean, eta, horien artean, estatu osoko garrantzitsuenak Laneko Prebentzio eta Segurtasunaren arloan.

Sariak hamabi kategoriatan banatu dira, eta Confebask  horietako bitan geratu da finalista, zehazki, ‘Prebentzio Kultura‘ eta ‘LAPeko Komunikazioa’, Segurmania Zurekin sentsibilizazio programagatik.

Segurmania Zurekin iaz Adegi, Cebek eta Sea-rekin martxan jarritako proiektu bateratu bat da Osalan, Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen lankidetzarekin –, eta bere asmoa da laneko osasun eta segurtasunaren arloa enpresaren eta langilearen lehentasunak zein izan behar diren argitzea, modu argian eta teknizismorik gabe

Laneko Arriskuen prebentzioa komunikazio egoki batekin hasten delako konbentzimenduarekin, Segurmania Zurekin – sare sozialetan zabaltzeko pentsatuta dago, batez ere twitter  @segurmania bidez – proiektuak hainbat atal ditu, animazioak, adituen iruzkinak eta aholkuak, aldizkako elkarrizketak euskal enpresetako ordezkariekin eta newsletterrak, prebentzio politiketan bidea irekitzeko, enpresa sareko gainerako kideentzat ere adibide izan daitezkeenak.

Bere buletin eta informazioek – http://www.segurmaniazurekin.eus webgunean kontsulta daitezke – zabalkunde handia dute, eta twitter bidez bakarrik 15.000 erabiltzaile baino gehiagorengana ere iristen dira.