- Confebaskek bere erantzuna bidali dio LHKri
2026-03-23
Sindikatuek Lan Harremanen Kontseiluan negoziazio bat irekitzeko eskaera, beste batez, egin dutela eta, Euskadin gutxieneko soldata propioa ezartzeko, Confebaskek hau adierazten du:
- Prozesu honetan zehar ELAk eta LABek beti asmo bakar bat planteatu dute: EAEn lan egiten dutenentzat “gutxieneko soldata edo ordainsari” bat. Horrela ondorioztatzen da LHKn aurkeztutako dokumentu guztietatik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako demandatik, izandako epaiketa egindako adierazpenetatik, eta baita Auzitegi Gorenean aurkeztu berri den kasazio helegitetik ere. Ez dute inoiz aipatu edo adierazi gutxieneko soldata edo ordainsari horretatik erator daitekeen beste ezer, edo etor daitekeen beste ondoriorik.
- Testuinguru horretan, harrigarria da ELAk eta LABek LHKn egindako deialdi berria, aurrekoekin alderatuta, ekarpen bakar bat egiten baitute: zehazten eta azaltzen dute aipatutako gutxieneko soldata edo ordainsaria bakarrik negoziatu nahi dutela “termino laboraletan”. Inoiz ez genuen inork horren zalantzarik izan.
- Halaber, hau gogorarazten dugu:
-
- Gai hori hainbat aldiz eztabaidatu da dagoeneko bi aldeetan eta LHKren barruan
-
- EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aztertu du gaia dagoeneko, eta ondorioztatu du ez negoziatzeko arrazoia legea dela (edo, beste modu batera esanda, hori egitea legez kanpokoa litzatekeela)
-
- Eta, gainera, ELAk eta LABek Auzitegi Gorenean aurkeztutako kasazio helegitea ebazteko zain dago, eta egoera horrek eskatzen du negoziaziorik ez egotea, izan ere, orain arte gaiari buruz eman den erabaki judizial bakarrak dekretatu du ezin dela negoziazio horren mende egon.
Ondorioz, berriro ere, lortu nahi den negoziazio esparrua irekitzeko egindako eskaera baztertzen dugu eta bertan behera uztea espero dugu.
------------------------------
CONFEBASKI BURUZ
1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua –Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba)–, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da.
Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.
Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94aren parekoa ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Euskal enpresak 7.600 milioirekin laguntzen du langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.



