Gizarteak euskal enpresetan duen konfiantza azken 20 urteetako zifrarik altuenera iritsi da, eta alderdi, sindikatu eta komunikabideei buruz duena baino handiagoa da

  • Confebaskek positibotzat jo ditu Eusko Jaurlaritzaren soziometroan jasotako datuak
Confianza empresarial

2022-11-16

Confebaskek positibotzat jo ditu Euskal Soziometroaren emaitzak (76. zk., 2022ko martxoa), zeinean ‘zenbait instituziorekiko konfiantza mailari’ buruz galdetzen baita. Galdera horri erantzunez, nabarmentzekoa da euskal enpresak berretsi egiten duela Euskadin gehiengo sozialak duen konfiantza, eta, hain zuzen ere, serie historiko osoko puntuaziorik altuena lortu du, 1999an lortutakoa gaindituz

Grafico 1

 

 

Zehazki, EAEko herritarren %60k diote euskal enpresaz fidatzen direla, eta, beraz, euskal gizartearen konfiantzarik handiena lortzen duen Euskadiko seigarren erakundea da, GKE-ekin batera.

Halaber, Soziometroaren datuen arabera, euskal enpresarekiko konfiantzaren ehunekoa (%60) handiagoa da euskal gizarteak beste instituzio batzuei ematen diena baino, hala nola sindikatuei (%46), komunikabideei (%36), alderdi politikoei (%20) edo EBri berari (%58) ematen diena baino.

grafico 2

 

 

Gainera, nabarmentzekoa da euskal enpresarekiko konfiantza duela adierazten duen biztanleriaren ehunekoa gehiengoa dela adin talde guztietan, eta konfiantza horrek gora egiten du adinarekin bat, bai erretiratuen artean, bai langileen artean: zenbat eta helduago, orduan eta lan esperientzia handiagoa enpresan, orduan eta konfiantza handiagoa.

 

2022ko martxoko Soziometroa

sociometro